Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Museoak La vida impresa en los huesos. Paleopatología en Navarra argitalpena plazaratu du

2020/02/10

Erakusketa 6.834 lagunek ikusi dute eta 2019ko irailaren 27tik otsailaren 3ra egon da ikusgai.

Nafarroako Museoak “Hezurretan inprimatutako bizitza” erakusketaren katalogoa argitaratu du. Guztira, 37 testu dira, guztiak ere arkeologia, osteoarkeologia, patologia forentsea eta anatomia zientzia-arloetakoak, hain zuzen.

Sarrerako testuak erakusketako Patxuka de Miguel komisarioak onduak dira, bai eta Francisco Etxeberria eta Lourdes Herrasti profesionalek ere. Azaltzen diren kasuei eta dagozkien aztarnategiei buruzko fitxak, berriz, kasuan kasuko ikerlariek eginak dira. Horrenbestez, argitalpena Paleopatologiako azterlanetarako ekarpen zientifiko baliosa izateaz gain, interesa duen edonorengana hurbildu du jakintza-arlo hori.

Guztira, 88 fitxa dira, fitxa bat erakusketan erakutsitako pieza bakoitzeko, bai eta hainbat “osteobiografia” ere; hau da, hezur hondarrak eta haien testuinguruak abiaburu harturik, gizabanakoen bizitzak berreraiki dira. Horrez gain, aztertutako piezak aurkitu diren 27 aztarnategiko azterlan txikiak jaso dira, sorta bat, argitalpenaren osagarri. Aztarnategiak Nafarroako 18 udalerritan daude. Katalogoaren diseinatzailea Josemi Parra Comunicación izan da, eta Iñaki Diéguezek, berriz, argazkiak eta marrazkiak egin ditu.

500 ale argitaratu dira eta 18 euroan daude salgai, bai Nafarroako Museoan, bai Nafarroako Gobernuko Argitalpen Funtsean (Navas de Tolosa k., 21). PDF bertsioa Museoaren webean dago eskuragai.

Erakusketa 2019ko irailaren 27tik otsailaren 3ra arte egon da zabalik, eta 6.834 bisita izan ditu.

Hona hemen erakusketako eta katalogoko testuen egileak:

Hona hemen erakusketako eta katalogoko testuen egileak: Juantxo Agirre Mauleon, Javier Armendáriz Martija, José María Ballesteros Herráiz, Mercedes Barbosa Cachorro, Mª Amor Beguiristain Gúrpide, Juan José Bienes Calvo, Emma Bonthorne, Sonia Díaz Navarro, Francisco Etxeberria Gabilondo, Igone Etxeberria Herrasti, Jesús García Gazólaz, Amaya García-Barberena Unzu, María García-Barberena Unzu, Lourdes Herrasti Erlogorri, Susana Irigaray Soto, Francisco Javier Jover Maestre, Esther Leza Ongay, David Martínez Izquierdo, Mª Rosario Mateo Pérez, Mª Paz de Miguel Ibáñez, Puy de Miguel Ibáñez, Ricardo de Miguel Ibáñez, Juan Francisco Pastor Vázquez, Félix Jesús de Paz Fernández, Iñaki Pradini Olazábal, Mikel Ramos Aguirre, Alejandro Romero Rameta , Francisco Javier Ruiz Ruiz, Jesús Sesma Sesma, Oscar Sola Torres, Mª Inés Tabar Sarrías, Maitane Tirapu De Goñi, Palmira Torregrosa Giménez, Raquel Unanua González, Mercedes Unzu Urmeneta, Francisco Valle de Tarazaga eta Danee Wilson.

Nafarroako Museoak La vida impresa en los huesos. Paleopatología en Navarra argitalpena plazaratu du
Katalogoaren estalkia

Zerrendara itzuli