Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Museoak Carlos Irijalba. Extemporáneo argitalpena editatu du

2019/06/27

Argitalpena eskugarri dago dohainik Nafarroako Museoan 

Nafarroako Museoak “Carlos Irijalba. Extemporáneo” argitalpena editatu du. Argitalpena dohainik aurkitzen da Nafarroako Museoan. Online bertsioa deskargatu daiteke Nafarroako Museoko web orrialdeko Erakusketak atalean.

Argitalpena Nafarroako artistaren erakusketa dela eta editatu da, datorren urteko martxoaren 22ra arte bisitatu daitekeena eta titulu berdina daukana.

20 orrialdez konposatuta dago eta artistaren textu propioa dauka barne non Carlos Irijalbak bere proiektua azaltzen du. Erakusketan aurkitzen diren lanak azaltzen dira baita ere, Nafarroako Museoko erdi aroko eta historiaurreko erakusketa iraunkorreko lan batzuekin batera, artistaren bidea eta erakusketaren 14 argazki kolorean aurkitzen dira.

Argitalpena dohainik dago Nafarroako Museoan, baita ere bere web orrialdetik deskargatu daiteke Erakusketak atalean.

Erakusketa

“Carlos Irijalba. Extemporáneo” erakusketa pasa den maiatzaren 10ean inauguratu zen Nafarroako Museoaren kaperan. Museoak erakusketa espazio berri hau egokitu du gaur egungo artearentzako  Arte oro garaikidea da proiektuaren barne. Erakusketa garraioaren eboluzioan barneratzen da eta gizakiaren bidaiatzeko modua denboran zehar aurkezten du. Irijalbak erakusketan lan propioak eta museokoak konbinatu ditu garai eta estilo desberdinetakoak. Emaitza gizartearen historiatik ibilbide bat da 7 lanen bidez.

Nafarroako Museoak Carlos Irijalba. Extemporáneo argitalpena editatu du

Zerrendara itzuli