Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako liburutegiek 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako ekintzak antolatu dituzte

2019/05/08

Hilabete honetan hitzaldiak, mahai inguruak eta ikuskizunak izango dira “Guztion mundu bat” lemapean

Maiatzean zehar, Nafarroako irakurketa publikoko sareko 40 liburutegi baino gehiagok 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako jarduerak egingo dituzte, “Guztion mundu bat” lemapean.

Programan jasota daude hitzaldiak, mahai-inguruak, narrazio-saioak, erakusketak, etab. Horiek bost proiekturen inguruan antolatzen dira, eta liburutegiko bost eremu hauetan garatuko dira:

- “Harrerako liburutegia”: oinarritzat hartzen ditu errefuxiatuak, migratzaileak eta aniztasunari errespetua.

- “KLA: Klimaren aldeko Liburutegi Akzioa, klima-aldaketari eta ingurumeneko beste gai batzuei buruz (ibaien zainketa kasu) sentsibilizatzea xede duena.

- “Liburutegi osasungarriak”: ohitura osasungarriak hartzea zeinen garrantzitsua den azpimarratu nahi da.

- “PIA liburutegiak: Pobreziaren kontrako Ideia Apartak”.

- “Bakearen eta bizikidetzaren alde lan egitea”.

Horrez gain, ekimena bideo batekin eta programazioaren amaieran eskuragai egongo den irakurketa-gida batekin osatuko da.

NBEren estatu kide guztiek 2015eko irailean onartu zuten Garapen Iraunkorrerako Agenda. Bertan, 17 helburu daude jasota. Liburutegiak beren zeregin egituratzaile eta eraldatzailean funtsezko faktorea dira edukiak jaso eta hedatzerakoan.

Aste honetarako jarduerak

Programazioari hasiera emateko, astearte honetan, Juan Naverosek “Biblioterapia”-ri buruz hitzaldia emango du, Faltzeseko liburutegian, 18:00etan.

Bihar, asteazkena, maiatzak 8, Monteagudoko, Barañaingo eta Mendilloriko liburutegiek jarduera desberdinak burutuko dituzte aldi berean. Hasteko, 19:30ean, Helianto taldeak hitzaldi bat emango du, gai honi buruz: “Kontsumo eta faktura elektrikoa nola murriztu, beste aukera batzuk enpresa elektriko handien aurrean”.

Barañaingo liburutegiak ere Mar Benegas kontalariaren “Versos como una casa” ikuskizuna antolatu du, familia osoarentzat. Hurrengo egunean (maiatzak 9), Nafarroako Liburutegian egongo da.

Mendillorrin, asteazken honetan, Mundinovik Medicusmundirekin txotxongilo-ikuskizun bat emango du, 18:15ean. Emanaldia San Frantziskoko liburutegian errepikatuko da, ostegunean (hilak 9), gaztelaniaz, eta ostiralean (hilak 10), euskaraz.

Ostegunean ere, Corteseko liburutegian hitzaldi hau emango da: “La Ribera no se entiende sin sus ríos”, 18:00etan. Antolatzailea: Landa Garapen, Toki Administrazio eta Ingurumen Departamentuaren Ibaien Leheneratze Atala eta Arrain-hazkuntza Kudeaketa. Eta, Berriozarren, Kabiak GKEk hitzaldia emango du Bubisher-Kabiak proiektuari buruz. Liburutegiak eta liburu-autobusak Saharako desertuan, 19:30ean.

Bestalde, Civicanen Giza Liburutegian egingo da. Liburutegi ezberdinetan garatuko den jarduera bat da, eta nahi duenak migratzaileekin eta errefuxiatuekin hitz egiteko aukera izango du. Liburutegi horretan bertan “Convivir con libros” laborategi soziala hasiko da. Angelina Delgado eta Eliana Alemán izango dira arduradunak, eta maiatzeko ostegun guztietan egingo da. Aurretik izena eman behar da.

Ostiralean, Tuterako liburutegiak “Mil formas de acabar con el mundo” ipuin-saioa egingo da, 19:00etan. Antolatzailea: Humo taldea. Eta Funeseko liburutegian, 11:45ean, “Cuatro sillas para tres”obra antzeztuko da, Óscar Orzaizen zuzendaritzapean. Antzerti forumak prozesu partizipatiboek duten garrantziaren inguruan hausnarketa sustatu nahi du.

Nafarroako liburutegiek 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako ekintzak antolatu dituzte
Agenda 2030 lotutako proiektuaren kartela.

Zerrendara itzuli