es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Liburutegiak irakurketa erronka bat proposatu du 2020rako

2020/02/18

Hilero liburu bat irakurtzea, norberak aukeratua.

Nafarroako Liburutegiak irakurketa erronka bat proposatu du 2020rako, adin guztietarako egokia, hots, hilero liburu bat irakurtzea, norberak aukeratua, baina baldintza jakin batzuei jarraikiz. Erronka, gainera, elkarlanean oinarritua dago; hau da, erabiltzaileek -nahi badute- hilero zer liburu aukeratu duten elkarri jakinarazteko aukera izanen dute, bai Nafarroako Liburutegiko Facebook orrialdean, bai Liburutegiaren sarreran paraturiko panel batean. Bertan ere, ele bitako orri-markatzaileetan jarraibide guztiak daude idatzita irakurleen eskura.

Ekimenaren bidez, Nafarroako Liburutegiak bere eginkizun nagusietako bi bete nahi ditu: batetik, herritarren artean irakur zaletasuna bultzatzea, eta bestetik, mailegu-zerbitzuaren erabilera sendotzea.

Erronkak eta baldintzak

Nafarroako Liburutegiak, hilero, erronka ezberdin bat proposatuko du, baldintza bat ezarrita. Otsailean, adibidez, idazle nafar baten liburua irakurri behar da. Martxoan, olerki-liburu bat. Apirilean, literaturako lan klasiko bat. Maiatzean, antzezlan bat. Ekainean, irakurle bakoitza jaio den urtean plazaratutako liburu bat. Uztailean, kontakizun liburu bat. Abuztuan, komiki, nobela edo manga bat. Irailean, naturaz mintzo den liburu bat. Urrian, emakume bat protagonista duen liburu bat. Azaroan, egile gazte baten liburua. Eta urtea bukatzeko, abenduan, 2020an argitara emandako liburu bat.

Horra, beraz, Nafarroako Liburutegiaren proposamen berria, “12 hilabete, 12 liburu”, irakurzaletasuna bultzatzeko eta askotariko literatur moldeak nahiz idazleak ezagutzera animatzeko.

Nafarroako Liburutegiak irakurketa erronka bat proposatu du 2020rako
Erronka: 12 hilabete, 12 liburu

Zerrendara itzuli