Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseilu berriaren lehen bilera

2021/03/23

María Chivitek, Nafarroako Lehendakariak, ongietorria eman die

Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseilu berriak astearte honetan hasi du bere ibilbidea Nafarroako Liburutegian egindako bilerarekin. María Chivite, Nafarroako Lehendakariak, ongietorria eman die bertan 20 ordezkariei, kulturaren hainbat arloetako kideei: diseinua, arkitektura, kultura kudeaketa, edizioa, onarea, zinema, sormen plastikoa, dantza, etnografia, historia, literatura, musika eta antzerkia. 

Kultura eta Kirol kontseilaria den Rebeca Esnaola Bermejok Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseilu berriaren bilera zuzendu du. Foru Gobernua arlo horretan aholkatzen duen organo aholku-emailea da, eta duela gutxi berritu dute. Osoko batzar berriak parekotasuna du gizonen eta emakumeen kopuruan.

Kontseilua osatzen duten pertsonek pandemiatik eratorritako erronkak dituzte aurrean, kulturaren sektoreari bultzada emateko; hala nola, Europako laguntzak, Agenda 2030 ezartzea kultura-politiketan edota Kulturaren Plan Estrategikoa ebaluatzea egungo egoerara egokituta.

Kideak

Egungo kontseilua honako hauek osatzen dute: Kultura eta Kiroleko kontseilariak, Rebeca Esnaolak, lehendakari gisa; Kultura-Vianako Printzea Erakundearen zuzendari nagusiak, Ignacio Apezteguiak, lehendakariorde gisa; eta Departamentu honetako idazkari orokor teknikoak, José Miguel Gamboak, idazkari gisa.

KANKeko (Kultura eta Arteen Nafarroako Kontseilua) kide honako pertsona hauek izendatu dituzte: arte-historialaria eta Nafarroako Azterketa Historikoen Sozietateko kidea, Javier Azanza; diseinatzailea, galerista eta Arte Garaikidearen Institutuko kidea, Javier Balda; Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko arkitektoa eta dekanoa,  Patxi Chocarro; kultur kudeatzailea eta Nafarroako Kultura Kudeaketako (KUNA) Profesionalen Elkarteko lehendakaria, Ángel García Carreño; ikus-entzunezko produktorea eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen arloko Ekoizpenen eta Profesionalen Elkarteko (NAPAR) kidea,  Itziar García Zubiri; gizarte-langilea, Valentina Holguín; historialaria eta Vianako Printzea aldizkariaren zuzendaria, Roldán Jimeno; arte garaikidean espezialista eta Iruñeko Udaleko Arte Plastiko eta Ondareko teknikaria, Javier Manzanos.

Halaber, kideak dira honako hauek ere: musikaria, konpositorea eta San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako zuzendaria, Tomás Marco; kultur kudeatzailea eta Vianako Udaleko Turismo eta Kulturako teknikaria, Pilar Martínez de Olcoz Esquide; dantzako zuzendaria, koreografoa eta pedagogoa, Ana Moreno; Villar López argazkilaria; Sandra Ollo editorea; Nafarroako Artxibozainen Elkarteko lehendakariordea eta artxibozaina, Iñigo Pérez Ochoa; ikertzaile artistikoa eta komisarioa, Susana Romanos; ekoizle zinematografikoa, Puy Oria; Nafarroako Editoreen Elkarteko (EDITARGI) lehendakaria, Aritz Otazu; Leire Ruiz aktorea eta antzerki-zuzendaria; ONDAREZAINeko zaharberritzailea eta lehendakaria, Elur Ulibarrena; eta idazlea, ikertzailea eta Bartzelonako Unibertsitateko Filologia eta Komunikazio Fakultateko dekanoa, Javier Velaza.

KANKen funtzioak

Gogoratu behar da Kulturaren eta Arteen Nafarroako Kontseilua organo aholku-emailea dela eta Foru Komunitateko Administrazioaren aholkularia arlo horretan. 1984. urtean sortu zuten, Foru Komunitatean kultura garatzea sustatzeko helburuarekin.

Nafarroako Kultur Eskubideei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legeak indartu egiten du organo horren eginkizuna, eta, funtzio berriak esleitzeaz gain, osaera ezberdin bat ezartzen du hainbat kultur eragileren parte-hartze handiagoa lortzeko.

Funtzioen artean nabarmentzekoak dira azterketak eta txostenak egitea, kultur politika definitzen eta gauzatzen laguntzea, eremu horretan proposamenak eta ekimenak egitea eta kultur politiken esparruan eztabaida eta ezagutza sortzea. Horrez gain, Kulturaren Vianako Printzea saria ematea proposatzen du, pertsonak, taldeek eta erakundeen arlo horretan burututako lana saritzeko.

Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseilu berriaren lehen bilera
María Chivite, Lehendakaria, Rebeca Esnaola, Kultura eta Kiroleko kontseilaria eta Ignacio Apezteguia, Kulturako zuzendari nagusia Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko kideekin

Zerrendara itzuli