es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuaren kultura egitaraua datorren asterako

2018/12/20

Nafarroako Gobernuak proposamen berriak prestatu ditu: zinema, kontzertuak, aurkezpenak, erakusketak, hitzaldiak, lantegiak eta bisitak.

Zinema festa badator eguberrietan ere bai hiru filma berriekin: ostegunean, “Donde el bosque se espesa” pasako da; eta ostiralean “Yoyes” filmaren txanda izanen da.

Era berean, musika eskaintza anitza eta zabala badator. Baluarte Aretoak Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren kontzertu berria eskainiko du, ostegunean. Are gehiago, ohiko gabon-kantak jazz-arekin nahasten dituen emanaldi bat izanen da ikusgai larunbatean Baluarten bertan, “Gospel & Christmas Songs”. 

Ostegun honetan, lehen pertsonan idatzitako generoetan aditua den Anna Caballé-k errealitate eta fikzioaren arteko muga finak aztertuko ditu "Muga zehaztugabeak" mintzaldiarekin. Bukatzeko, 'Liberoamericanas: 140 poetas contemporáneas' proiektua idatzi duten sortzaileek lan hau aurkeztuko dute larunbatean, Nafarroako Liburutegian. 

Egun honetan bertan ere, Iruñeko Civican-ean “Museatu eta bidaiatu” sariak banatuko dira. 

Erakusketen alorrean, badago non aukeratu eta hauek dira zabalik mantentzen diren erakusketak: “Karlismoa zineman” Karlismoaren Museoan; “Macla, mamua, bismuto, vicario” Oteiza Museoan; “Dora Salazar. Inspiración. Espiración. Expiación” Nafarroako Museoko Kaperan; “Baxenabarre, lurralde berezia” eta “Lapoblación EAN-en” Nafarroako Errege Artxibo Nagusian; eta “Oinez eta eskuz” Huarte Zentroan.

Bukatzeko, bisita berriak antolatu dira Iruñeko katedraleko klaustroan egiten ari diren konpontze lanak ezagutzeko (igandean). Era berean, Karlismoaren Museoak bisita bat antolatu du “Karlismoa zineman” erakusketa Eneko Turudi komisarioaren eskutik zeharkatzeko. 

Ezagutu itzazu kultura egitarauaren xehetasun guztiak esteka honetan.

Nafarroako Gobernuaren kultura egitaraua datorren asterako
Museatu eta bidaiatu! kanpaina sari banaketarekin amaitu da.

Zerrendara itzuli