Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuaren kultura egitaraua datorren asterako

2018/12/10

Nafarroako Gobernuak proposamen berriak prestatu ditu datorren asterako: zinema, aurkezpenak, erakusketak, hitzaldiak, lantegiak eta bisitak.

Aste honetan Nafarroako Filmotekan badator zinema eskaintza anitza lau filma berrirekin: asteartean “Doctor Zhivago” pasako da; ostegunean saio bikoitza izanen da “Penitencia” eta “Pamplona en el recuerdo 1930-1970” filmen emanaldiarekin; eta bukatzeko, ostiralean “Grietas” eskainiko da. 

Huartze Zentroan “Oinez eta eskuz” erakusketa zabalik dirau eta badatoz bi proposamen berri: “Arteetatik abiatutako ikerlana eta abentura” izeneko mintegia eta “Salirse por la tangente” lantegia. Era berean, eta astero bezala, Nafarroako Liburutegiak “Ongi etorri ipuinetara” ikastaroaren saio berri bat eskainiko du. 

Liburutegian bertan, bi idazleek beren lan berriak aurkeztuko dituzte: Katrin Pereda kazetariak “El árbol de las historias vivas” eleberria zabalduko du astelehenean eta Irene Zalba idazleak “Trocitos del Vivir” liburua plazaratuko du asteartean. Bukatzeko, liburutegiak "Literatura unibertsalaren zortzimilakoak" zikloaren saio berri bat eskainiko du: "Léxico familiar" eleberrria hausnartuko da Mercedes Sánchez Marco hizlariaren gidaritzapean.

Erakusketen alorrean, Errege Artxibo Nagusiak proposamen berria zabaltzen du: “Lapoblación Nafarroako Errege Artxibo Nagusian”. Bertan, herriaren hainbat agiri historiko biltzen dira. 

Eskaintza honetatik haratago, badago non aukeratu eta hauek dira zabalik mantentzen diren erakusketak: Nafarroako Liburutegian, “El sector del cuero en Bangladesh”; “Karlismoa zineman” Karlismoaren Museoan; “Macla, mamua, bismuto, vicario” Oteiza Museoan; “Dora Salazar. Inspiración. Espiración. Expiación” Nafarroako Museoko Kaperan; eta “Baxenabarre, lurralde berezia” Nafarroako Errege Artxibo Nagusian. 

Bukatzeko, bisita berriak antolatu dira Iruñeko katedraleko klaustroan egiten ari diren konpontze lanak bisitatzeko (igandean). 

Ezagutu itzazu kultura egitarauaren xehetasun guztiak esteka honetan. 

Nafarroako Gobernuaren kultura egitaraua datorren asterako
"Doctor Zhivago" Nafarroako filmotekan ikusgai izango da asteazkenean.

Zerrendara itzuli