Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako

2017/10/09

Nafarroako Gobernuak honako kultura-jarduera hauek antolatu ditu urriaren 9tik 15era bitarteko asterako:

ZINEMA

La torre de los siete jorobados
Nafarroako Filmoteka
Asteazkena / 20.00etan

XIX.mende bukaerako Madrilen kokatuta, Robinson de Mantua arkeologia mamuak Basilio gazteari lurpeko hiri baten berri ematen dio. Hiri horretan konkordun talde bat bildu ohi da euren gaiztakeriak antolatzeko. Martinez agentearen laguntzaz, Basilioren eginkizuna arkeologoa nork hil zuen deskubritzea izanen da. Gainera, bere iloba Ines Zazpi Konkordunen Dorretik erreskatatu beharko du.
Zinema historialari eta Madrilgo Carlos III. unibertsitateko irakasle Asier Aranzubiak eginen du saioaren aurkezpena.


La puerta abierta
Nafarroako Filmoteka
Ostirala / 20:00etan

Rosa prostituta da, eta amarengandik datorkio ofizioa. Antoniak, amak, Sara Montiel dela uste du orain, eta infernu bilakatu da alabaren egunerokoa horregatik. Rosak ez daki zoriontsua izaten. Edo ezin du. Halako batean, kide berri bat dago familian (zinez berezia eta aldrebesa), eta horrek aukera paregabea emango dio zoriontsua izateko.
Zuzendaritza eta gidoia: Marina Seresesky
Antzezleak: Carmen Machi, Terele Pávez, Asier Etxeandía, Lucía Balas, Sonia Almarcha, Paco Tous, Emilio Palacios, Mar Saura, Christian Sánchez, Yoima Valdés, Mónica Kowalska.

EGOITZA ARTISTIKOA

Fanzine-egileen egoitza
Huarte zentroa
2017/10/02 - 2017/10/20

Fanzine-egileen egoitzaRurru Mipanochia, Gelen Jeleton, Liebana Goñi, Cristina Jiménez, Irati Fernández Gabarain 
“Yo, la peor de todas/Ni, denetan okerrena” erakusketa-proiektuaren zati da.

KONFERENTZIAK

Emakumea eta zientzia: aitzindariak
Nafarroako Liburutegia. 1. solairuko aretoa
Astelehena / 18:00etan.

Rosa Monterok Marie Curieren bizitza birsortu du La ridícula idea de no volver a verte liburuan.
Irakurketa feministak zikloa.
Hizlaria:Piluka Labayen.
Sarrera librea aretoa bete arte. 
Erakunde antolatzailea: Nafarroako Liburutegia.
Informazio gehiago: http://www.bibliotecaspublicas.es/navarra


Erresuma ikusezina
Nafarroako Liburutegia. Haurrentzako aretoa
Asteazkena / 18:00etan
.
Ezohiko gaixotasunak zikloa
Hizlaria: Iluna antzerki-taldea
Ezohiko gaixotasunak dituzten pertsonak ikusaraztea da helburua, baita haiekiko sentiberatasuna eta elkartasuna sustatzea ere.
Sarrera librea aretoa bete arte. Haurrentzat eta familientzat

KONTZERTUAK

Daniel del Pino, pianoa
Baluarte
Asteartea / 20.00etan

Musika-Difusioko Nazio-Zentroarekin (CNDM) elkarlanean, eta Egungo Beethoven lelopean, Ludwig van Beethoven musikagilearen 32 sonaten integrala eskainiko da, espainiar pianista gailenen esku. Programa osatuz, Ligetiren estudioak eta gaur egungo espainiar musikagileen obrak. Egungo Beethoven programaren lehen kontzertuak Daniel del Pino piano-jotzailea izango du protagonista.


Zientzia musika bilakaturik Bidaia organo baten barrualdera
Organorako Musika Zikloa
Iruñeko Santo Domingo Eliza
Larunbata / 20.00etan

Nolakoa da organo bat barrutik? Nola lortzen da airea eramatea organo batek dituen ehunka edo milaka hodietara? Saioa, interpreteak berak irudikatutako kontzertu gisa aurkezten da. Organo joleak organoari buruzko zenbait alderdiren berri emango digu, musika-tresna barrutik, eta organo eder honetara eta bere ezaugarrietara egokituriko egitaraua eskainiko digu.

TAILERRAK

Akanpada: Habtiación 6
Huarte Zentroa
Larunbata / 11.00etan
Urriaren 14an 

Proposamen berri bat mustuko dugu, adin desberdinetako herritarrei zuzendua, sorkuntza kolektiboko esperientzia bat sortzeko aukera ematen du “Habitación” erakusketa gunean. Oraingo honetan Habitación 6 – Oh! Ñarará! Ikusteko aukera dago.
Hilabetero bi sesio egongo dira, euskaraz 11:00etan eta gazteleraz 11:45ean. Akanpadaren ondoren, Uharte Zentroak artistekin antolatzen dituen Aperitifak topaketaz gozatzeko aukera egongo da. Hilabete honetan.


Cuando tu materia deviene desborde
Aperitifak programa 
Huarte Zentroa
Larunbata / 11.30etan

Oraingo honetako Aperitifak Cuando tu materia deviene desborde Egoitza artistikoaren garapenaren markoan gauzaturiko ospakizun ekintza bat da. Proiektuak gure zentzuak, afektuak eta erantzukizunak gure ibaietara bideratu nahi ditu, Uharte, Burlata eta Atarrabakiako memoria bisuala osatzen duten hainbat irudi, dimentsio eta esanahi balorean eta elkarrizketan jarriz, Ultzama eta Arga ibaien ubideak eta uholdeak harremanetan jarriz.

BISITAK ETA IBILALDIAK

Bisita gidatuak Karlismoaren Mesuran
Lizarra
Osteguna/ 11:30 / 12:30etan.

Doako bisita gidatuak Karlismoaren Museoko erakusketa iraunkorra ezagutzeko.
Sarrera librea aretoa bete arte (gehienez 25 pertsona)
Jarduera gaztelaniaz eginen da.
Informazio zehatzagoa: www.museodelcarlismo.navarra.es


Bisita gidatua Iruñeko katedralaren klaustroa konpontzeko lanetara
Iruñeko katedrala
Igandea, 10:00 / 11:00 / 12:00

Ekainean bukatu ziren Iruñeko katedraleko klaustroaren iparraldeko aldea zaharberritzeko lanak; 2016ko abuztuan hasi ziren, eta hormartearen barnean eta lorategiko fatxadan egin dira. Horregatik, Nafarroako Gobernuko Ondarearen Zerbitzuak doako bisita gidatuen programa bat antolatu du, lan horiek bertatik bertara ikusteko aukera ematen duena.
Erreserbak Nafarroako Ondare Historikoa Kontserbatzeko Fundazioaren webgunean (http://visitas.fcpatrimoniodenavarra.com/). 

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako
Benantzi Bilbao organo jotzailea.

Zerrendara itzuli