Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako

2018/05/21

Nafarroako Gobernuak jarduera berriak antolatu ditu maiatzaren 21tik 27ra bitarteko asterako.

Nafarroako Liburutegiak “Mujeres viajeras” hitzaldia hartuko du, asteartean, María Belmontek emana.

Zineak hauek ekarriko ditu Nafarroako Filmotekara: “Pina”, asteazkenean, “Lesa Humanidad”, ostegunean, eta “El planeta de los simios”, ostiralean. 

Hitzordua musikarekin asteartean izango da, Baluarten, Iruñeko Ganbera Abesbatzaren eskutik. 

Prestakuntza “Zeharkako estetikak. Aisialdiko ekosistemak” eta “Komisariotza-ikerketaren inguruko egoitza” izenburuko tailerrek eskainiko dute.

Erakusketei dagokienez, ondokoak daude oraindik ikusgai: “Gamazadarem 125. urteurrena”, “Incurvar”, “Grupo Danok. 1966-1967” eta “En abierto – Zabalik: NUParen 30 urteei buruzko erakusketa”

Bukatzeko, bisita gidatuak antolatu dira "Danok taldea. 1966-1967. Modernitate osatugabea” erakusketara eta katedraleko klaustroko lanetara. Eta aurrera darrai Museoen Zerbitzuak bultzatutako “Pasaportea: Museatu! eta bidaiatu” kanpainak.

Esteka honetan duzu kultur programazio osoa:

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako
Nafarroako Filmotekan ostegunean ikusgai izango den Lesa Humanidad ikusentzunezkoaren kartela.

Zerrendara itzuli