es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako

2018/05/14

Nafarroako Gobernuak jarduera berriak antolatu ditu maiatzaren 14tik 20ra bitarteko asterako.

Nafarroako Liburutegiak hitzaldi hauek hartuko ditu: “Calcuta se declina en femenino”, Ana Briongosen eskutik, astelehenean, eta “Taisen Deshimaru y el budismo Zen en Occidente”, Alfonso Ufano eta Antonio Aranaren eskutik, asteartean. Horrez gain, “Ongi etorri ipuinetara” aisialdiko saioa ekarriko du, haurrentzat, asteazkenean.

Zineak hauek ekarriko ditu Nafarroako Filmotekara: “Columbus”, asteazkenean, “Art and Craft”, ostegunean, eta “Fahrenheit 451”, ostiralean. 

Baluartek, aldiz, “Nat King Cole & me” aurkeztuko du, Gregory Porterren eskutik, asteazkenean, eta “Opus” zirku-emanaldia eskainiko du, ostiralean, Circa konpainia australiarraren eskutik.

Prestakuntza “Zeharkako estetikak. Aisialdiko ekosistemak” eta “Komisariotza-ikerketaren inguruko egoitza” izenburuko tailerrek eskainiko dute.

Erakusketei dagokienez, ondokoak daude oraindik ikusgai: “Gamazadarem 125. urteurrena”, “Incurvar”, “Grupo Danok. 1966-1967” eta “En abierto – Zabalik: NUParen 30 urteei buruzko erakusketa”

Bukatzeko, bisita gidatuak antolatu dira "Danok taldea. 1966-1967. Modernitate osatugabea” erakusketara eta Iruñeko katedraleko klaustroaren lanetara. Eta aurrera darrai Museoen Zerbitzuak bultzatutako “Pasaportea: Museatu! eta bidaiatu” kanpainak.

Esteka honetan duzu kultur programazio osoa:

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako
Ana Briongosek Calcuta se declina en femenino hitzaldia aurkeztuko du.

Zerrendara itzuli