es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako

2018/01/02

Nafarroako Gobernuak jarduera berriak antolatu ditu urtarrilaren 2tik 7ra bitarteko asterako:

Nafarroako Museoak eguberriko tailerrak hartuko ditu Bitartean-en eskutik, astearte, asteazken, ostegun eta ostiralean, 10:00etan. “Yo, la peor de todas/Ni, denetan okerrena” erakusketa-proiektuaren barruan kokatzen da jarduera, eta ondokoa du osagarri aste honetan: bisita gidatua Nafarroako Museora, igandean, 12:30ean, Mireya Martín, Sofía Albero eta Eva de la Vega-ren eskutik. Proiektu beraren barruan, Oteiza Museoak “Ni (emakume) artista” familia-tailerra hartuko du igandean, 11:30ean. Karlismoaren Museoak (Lizarra), aldiz, “Tea en la azotea” familia-tailerra hartuko du ostegunean, 11:00etan, 5 eta 14 urte bitartekoei zuzendua.

Nafarroako Filmotekak bi hitzordu eskainiko dizkigu aste honetan, 20:00etan: asteazkenean, “De entre los muertos (Vertigo)” filma proiektatuko du “Alfred Hitchcock oinarrizkoa” zikloaren barruan, eta, ostegunean, “La venganza de Don Mendo”, Fernando Fernán Gómez-ena.

Esteka honetan duzu kultur programazio osoa:

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako
'Ni (emakume) artista' proiektuaren irudia.

Zerrendara itzuli

Bilatzailea