Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako

2017/12/18

Nafarroako Gobernuak jarduera berriak antolatu ditu abenduaren 18tik 24ra bitarteko asterako.

Gloria Fuertesen omenezko zikloaren azken txanpara iritsi da Nafarroako Liburutegia, “El desván de Gloria ¡qué fuerte!” antzezlanaren eskutik (Dittirambo Teatro), ikusle guztientzat, astelehenean, 18:00etan; Gloria Fuertesen mendeurrenaren urtearen amaierak Versonante bikotearen “Poeta de guardia” kontzertua eta poetak utzitako ondareari buruzko mahai-ingurua ekarriko ditu, asteazkenean, 18:00etatik aurrera.

Horrez gain, Nafarroako Liburutegiak Edurne Portela eta José Ovejeroren “¿Por qué seguimos escribiendo en el siglo XXI?” hitzaldia hartuko du, ostiralean, 18:00etan.

“Yo, la peor de todas/Ni, denetan okerrena” proiektuaren barruan, asteazkenean, 19:30ean, “Activación de la obra PACÍFICO #9. La conquista del desierto por sus autores” performancea egingo da Nafarroako Museko kaperan, Laida Azkona eta Txalo Tolozaren eskutik.

Musikaren txanda ostiralean izango da, 19:00etan, Gayarre antzokian, Ariadna Martínez eta David Echeverría protagonista arituko diren “El caballero, la luna y la princesa” ipuin musikalaren eskutik.

Nafarroako Filmotekak, aldiz, hiru film emango ditu, 20:00etan. Asteazkenean, “Krimen perfektua”, “Alfred Hitchcock oinarrizkoa” zikloaren barruan. Ostegunean, saio bikoitza izango da, pilotari buruzkoa:  “Labrit 65” (2017, Iñaki Navarro, Lucía Arrieta) eta “Beti Jai. La capilla sixtina de la pelota” (2015, Richard Zubelzu).

Karlismoaren Museoak  “Meatzariak gerran” erakusketa hartuko du. Karlistaldien eta Espainiako Gerra Zibilaren arteko aldian erabilitako meatze-teknikak eta trintxerak egitekoak erakusten ditu, Lehen Mundu Gerrarenak nabarmenduta.

Esteka honetan duzu kultur programazio osoa.

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako

Zerrendara itzuli