es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuak musika industriaren nazioarteko topaketa batean parte hartu du Bilbon

2019/11/04

Amaia Romero abeslariak kultura, turismo eta aisialdiko eskaintza erakusten duen Foru Komunitateko standa bisitatu du.

Nafarroako Gobernuak, Turismo eta Kultura zuzendaritza nagusien bidez, eta NICDO (Kultura, Kirol eta Aisialdiko Azpiegituren Nafarroa) enpresa publikoaren bitartez, stand propioarekin parte hartu du Bilbao International Music Experience (BIME) jaialdian. Musika-industriari eskainitako ekitaldi horrek bandak, artistak, kudeatzaileak eta nazioko zein nazioarteko erakundeak bildu ditu Barakaldoko Bilbao Exhibition Center-en (BEC). Amaia Romero abeslari iruindarrak kultura, turismo eta aisialdi eskaintza aurkezten duen Foru Komunitateko standa bisitatu du gaur.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).

Nafarroako Gobernuak musika industriaren nazioarteko topaketa batean parte hartu du Bilbon
Amaia Romerok eta Con x the banjo taldeko kideek Nafarroako standa bisitatu zuten atzo, BIME azokan, eta bertan zuzeneko kontzertua eskaini zuten.

Zerrendara itzuli