Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Filmoteka

2016/08/30

2016-2017 sasoia berebiziko programazio kiribil batekin, hasiko dugu (Nafarroako Filmotekaren 6º), aurrekoa bukatu genuen lekutik abiatuta. Iraileko lehendabiziko sesioa ekaineko azkeneko sesioaren errepikapena izanen da, 1952 eta 1953ko sanferminen film-fitxategi ia ezezagunei buruzko saioa izanen da hain zuzen ere. Bere ondarezko balioa eta baita ere historiko, etnografiko edo dokumental balioa dela eta, Filmotekak Miguel Mezquirizek, tafallako zinemagilea, bere makinan bukatu ez zuen filmerako, Aventuras en San Fermín, erregistratu zituen mugimendu irudiak erakusteko beharra dauka.

Hurrengo saioak, gure ohiko programaketaran barruan, urte honetan zehar egindako nafar ezerbinen lanak aurkeztuko ditu. Lehendabizikoa Jon Abrilen dokumentala izanen da, Neskatoak, 1940 eta 1970 urteen artean Ipar Euskal Herrira eta Frantziara joan ziren emakumeen omenez egindako lana hain zuzen ere.

Hurrengoa Richard Oses azkoienarrarren eskutik datorren No matarás lana izanen da, 1936. udan Azkoienen bizitako gertaerei buruzkoa. Hirugarren nafar dokumentala urrutira eramanen gaitu, Groenlandiara, hiru herritarrek osatutako espedizio batek hango eremuaren zati handi bat kometek eramaten zituzten trineoekin nola zeharkatu zuten kontatuz.

Saioak

Nafarroako Filmoteka

Zerrendara itzuli