Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak Joaquín Larregla musikaria izan du gogoan, haren heriotzaren 75. urtemugan

2020/06/08

Ekaineko erakusketa txikian, musikariaren lehen lanbide-urteei buruzko agiriak daude ikusgai, bai eta hark ondutako lanen partitura batzuk ere. 

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak Joaquín Larregla (Irunberri, 1865 – Madril, 1945) konpositore eta pianistari eskaini dio ekaineko erakustea txikia, pertsona ospetsuen zikloaren barnean, musikariaren heriotzaren 75. urtemuga bete den honetan. Larreglaren erretratuak, argazkiak, lanik ezagunenen zenbait partitura eta bizitzari buruzko hainbat agiri daude ikusgai. 

 “Joaquín Larreglaren (1865-1945) heriotzaren 75. urtemuga” erakusketa formatu txikikoa da, doakoa, sarrera librea du eta ekain osoan egonen da zabalik, egunero, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, Nafarroako Artxiboko behe galerian. 

Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboko programan sarturik dauden funtsen ekarpenari esker antolatu da. Horien artean daude “Los Amigos del Arte” funtsaren barneko argazki-erretratu handi bat; arbelezko disko bat eta hainbat partitura, hala nola “Siempre P’alante”, “Himno a San Francisco Xavier” edota “¡Viva Navarra!”, hainbat funtsetan daudenak, hots, Iruñeko Orfeoiaren artxiboan, Sivanio Cervantes funtsean eta Huarte familiaren funtsean.

 

Dokumentu horietako gehienak Nafarroako Errege Artxibo Nagusian gordeak daude, jabeek dohaintzan emanikoak baitira. Iruñeko Orfeoiaren artxiboa, berriz, gordailu-araubidean dago gordea.

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak Joaquín Larregla musikaria izan du gogoan, haren heriotzaren 75. urtemugan

Zerrendara itzuli