Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Artxiboan Maleficium. Nafarroa eta sorginen ehiza (XIV-XVII mendeak erakusketa zabaldu da

2020/07/22

Urte amaiera arte izango da gai horren inguruan Europako dokumentu esanguratsuenak biltzen dituen erakusketa.

Nafarroako Errege Artxibo Orokorrean “Maleficium. Nafarroa eta sorginen ehiza (XIV-XVII mendeak” erakusketa izango da ikusgai urte amaiera arte. Erakusketa Jesús M. Usunáriz Garayoa, Nafarroako Unibertsitateko Historia Modernoko irakasleak zuzendu du. Bertan Europan bakarrak diren dokumentuak ematen dira ezagutzera, XIV. mendean sustraiak hondoratzen dituzten prozesu judizialak, eta fenomeno horrek XVII. mendera arte Nafarroako erresumako hainbat puntutan izan duen bilakaera erakusten dute.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)

Nafarroako sorginkeriari buruzko informazio interesgarria.

 

Nafarroako Artxiboan Maleficium. Nafarroa eta sorginen ehiza (XIV-XVII mendeak erakusketa zabaldu da
Areto protogotikoan prestatutako erakusketa.

Zerrendara itzuli