es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Artxiboak Rodrigo Jimenez de Radari eskaini dio martxoko mikroerakusketa

2020/03/26

Rodrigo Jiménez de Radak (edo Ximénez de Radak, grafia arkaikoan) leku nabarmena betetzen du Erdi Aroan bizi izan ziren nafartar pertsonaien artean. Arma eta kulturaz hornitutako gizona eta adimen handikoa, Toledoko artzapezpiku izendatua izatera iritsiko zen, eta bere garaiko egoera politiko eta eliza-egoeran funtsezko pertsonaian bilakatuko zen, gainera bere figura ospe bereziz hornitu duten kronista eta historialari gisa lanak garatu zituen.

Ez dakigu ziurtasunez Jiménez de Rada noiz jaio zen, baina litekeena da 1170. urte inguruan jaio izana. Bere jaioterria zein izan zenaren ziurtasun osoa ere ez dago. Tradizionalki, Gares izan zela uste izan da, baina, era berean, Radan jaio izan zitekeela ere aipatu izan da. Hobeto ezagutzen dena zera da, amaren aldetik Soriako lurretan kokatutako gaztelar leinu garrantzitsu batetik jaio zela, eta aitaren aldeko bere arbasoek berriz, Alfontso I.a Batailatzailearen erregealdian Nafarroako erregetzarako kargu eta zerbitzu garrantzitsuak bete izan zituztela.

Zentzu honetan, mikroerakusketan dokumentu bat ikusi daiteke; bertan Rodrigo Jiménez-ek, bere aitona Pedro Tizón-ena zen finka bat Fiteroko Monasterioari ematen dio, baita Rodrigo Jiménez-ek, Teobaldo I.a erregearengandik, Cadreitako hiribildua eta gaztelua jaso izana onartzen zuen beste bat ere. Herri horretan bere aita eta bere aitonak Cadreitako jaurerria izan zutela erakusten du. Jiménez de Radak prestakuntza akademiko pribilegiatua jaso zuen Boloniako eta Parisko unibertsitateetan, eta horri esker, 1209an Toledoko artzapezpiku izendatzera eramango zuen politika- eta elizaibilbide oparoa hasi zuen. Kargu horretatik aurrera, Jiménez de Radak lan politiko eta diplomatiko garrantzitsua gauzatu zuen, erresuma kristauen indarrak batzeko asmoz Almohade Inperioari aurre egiteko.

Bere lana Gaztelako Alfontso VIII.aren, Aragoiko Pedro II.aren eta Antso VII.a Azkarraren indarrak batzean gauzatuko zen, eta Tolosako Navaseko guduan almohade armada garaitua izango zen (1212), bertan Rodrigo Jiménez de Rada bera presente egon zelarik. Artzapezpikua, azkenik, 1247an hil zen Rodano ibaian, Lyonetik itzultzen ari zela, eta bere hilobiratzea Santa María de Huerta Soriako monasterioan izan zen. Mikroerakusketak, hain zuzen ere, hurrengo urtean datatuko zen dokumentu bat erakusten du. Dokumentu horretan, Errioxako Cornago herriko jauna Juan de Vidaurrek, Fiteroko Monasterioari herriko eliza ematen dio bere arima, bere gurasorena eta Toledoko Rodrigo Ximénez artzapezpikuaren arima salbatzeko. Kultura-gizon gisa, Rodrigo Jiménez de Radak ospe handia lortu zuen kronista eta historialari bezala egin zuen lanarekin. Lan horren mugarri nagusia berak idatzitako De Rebus Hispaniae izan da. Latinez idatzi eta gero Historia de los Hechos de España edo Crónica Gótica gisa ezagutu eta itzulitako lanak erresuma hispanikoen historia barne hartzen du erromatar garaitik 1243ra arte. Alde horretatik, AGN-k gordetzen duen De Rebus Hispaniae-ren ale baten orri bakarrarekin ixten da erakusketa. Batetik, Julián kondeak Iberiar Penintsularen inbasioa indar musulmanei nola erraztu zien kontatzen du, eta, bestetik, errekonkistaren hastapenetako kontakizun mitikoa, Pelayok Covadongan egindako matxinadarekin.

MATERIALAK

Liburuxkaren Testua 

Retrato de Rodrigo Ximénez de Rada, arzobispo de Toledo. 

Carta partida por ABC en la que Rodrigo Jiménez de Rada dona al abad del Monasterio de Fitero una heredad que había pertenecido a su abuelo Pedro Tizón en Tudején.

Reconocimiento de Rodrigo Jiménez de Rada de haber recibido del rey Teobaldo I la villa y el castillo de Cadreita. 

Bula del papa Honorio III solicitando a Rodrigo Jiménez de Rada que proteja los intereses del rey Sancho VII el Fuerte mientras esté luchando contra los musulmanes.

Donación de Juan de Vidaurre al abad del Monasterio de Fitero de la iglesia de Cornago para la salvación de su alma, de sus padres y de Rodrigo Jiménez de Rada.

Fragmento de “De Rebus Hispaniae” de Rodrigo Jiménez de Rada.

 

Nafarroako Artxiboak Rodrigo Jimenez de Radari eskaini dio martxoko mikroerakusketa

Zerrendara itzuli