es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako 29 herrietako udal espazioetan musika eta arte eszenikoen egitarauak diruz lagundu ditu Kulturak

2019/06/11

Nafarroako Gobernuak, Kulturako Zuzendaritza Orokorraren bitartez, 2019ko Udal Platea diru-laguntzen ebazpena eman du ezagutzera. 552.000 euro bideratuko dira udalen eremu eszenikoetan musika eta arte eszenikoko egitarauak antolatzeko.

Zehazki, 29 erakunde edo elkarterentzako izango da diru-laguntza; horien bitartez, Nafarroako Antzerkien Sareko udalerriek edo espazio eszeniko bat dutenek zuzenean kudeatzen dituzte haien espazio eszenikoak.

Laguntzak bi kategoriatan emango dira: lehena 2018ko urtarrilaren 1ean 10.000 eta 19.999 biztanle (biak barne) artean dituzten herrientzat izango da, eta gutxienez 40.0001 euroko inbertsioa egin beharko da; bigarren kategorian, 2018ko urtarrilaren 1ean 9.999 biztanlera bitarte dituzten udalerriak sartzen dira, eta 40.000 euroko inbertsioa egitea eskatzen zaie.

Lehen kategorian ondorengo udalerriak izan dira onuradunak: Altsasu (32.851,95 euro), Antsoain (28.234,92 euro), Aranguren (34.094,99 euro), Burlata (29.477,96 euro), Cintruénigo (32.141,63 euro), Lodosa (21.309,37 euro), Noain (34.183,78 euro), Azkoien (20.510,27 euro), Ribaforada (27.524,60 euro), San Adrian (27.258,24 euro), Zangoza (29.211,60 euro), Tafalla (27.968,55 euro), Atarrabia (35.249,25 euro) eta Zizur Nagusia (34.982,88 euro).

Bigarren kategorian, berriz, herri hauek jasoko dituzte Kulturaren laguntzak: Agoitz (3.518,20 euro), Azagra (12.721,14 euro), Bera (5.351,65 euro), Beriain (9.957,58 euro), Berriobeiti (3.772,48 euro), Castejon (8.027,48 euro), Lizarra (12.019,29 euro), Etxarri Aranatz (9.691,93 euro), Uharte (10.440,11 euro), Irurtzun (14.431,92 euro), Lesaka (8.378,41 euro), Los Arcos (8.860,93 euro), Olazti (11.317,43 euro), Valtierra (10.176,91 euro) eta Viana (8.334,54 euro).

Zerrendara itzuli