Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroak Teresa Catalán konpositorea saritu du, nazioartean ikertzaile, irakasle eta konpositore gisa duen garrantziagatik

2021/06/19

Chivite Lehendakariak Vianako Printzea Saria eman dio gaur eguerdian, Erriberrin egindako zeremonia batean.

Nafarroako Gobernuak antolatutako Kulturaren Vianako Printzea Sarien hogeita hamabigarren edizioak Teresa Catalan ikertzaile eta konpositore iruindarra omendu du gaur, Maria Chivite Lehendakaria buru izan duen ekitaldian, Erriberriko Frantziskotarren komentuan.

Aurten, Carlos, Vianako lehen printzearen jaiotzaren 600. urteurrena da eta sari hau emateko ekitaldian Chivite Lehendakariak Catalanen ibilbide profesionala nabarmendu du, konpositore eta ikertzaile gisa, "baina baita irakaskuntzan, pedagogia musikalean, interpretazioan, hedapenean eta bizitzan zehar egin duen asaldura kultural bikainean duen alderdiagatik ere". Alderdi horiei guztiei esker, Chiviteren arabera, "pertsona intelektualen papera bete ahal izan du: kritika ulerkorretik, beti erantzunak bilatzen dituen gizarte bati argia ematea”.

Chivitek azpimarratu duenez, Catalán egindako lanak "informazioa ezagutzarekin nahasteak dakartzan arriskuez ohartarazten gaitu; baita kultura entretenimenduarekin; eta ohartarazi digu galdera handiak beti egon direla erosotasunarekin eta autokonplazentziarekin haserre". Hori dela eta, Teresa Catalán "errebelde konprometitua" dela esan du Lehendakariak: "hutsunearen aurrean identitate kolektiboari buruzko hausnarketa egiten du, pentsatzen irakasten du eta feminismo adimentsua aldarrikatzen du". "Nafarroako herritarren esker on honek balio diezazula zure bideari ekiteko, indar berrituekin; jarrai gaitzazu zure lanarekin argitzen", azpimarratu du Lehendakariak.

Vianako lehen Printzea izan zenaren figurak markatutako zeremonia batean, Chivite Lehendakariak alegatu bat egin nahi izan du Carlos Printzearen irudiaren defentsan, "Kulturaren eta artearen zale sutsu" gisa, Nafarroaren alde apustu egiten zuena "arteetarako eta pentsamendurako espazio gisa". "Kanpora begira zegoen Nafarroaren historia da berea, bere garaiko munduari begira. Inola ere ez bere baitan itxita. Eta Nafarroaren historia espazio ireki eta pentsamenduzko espazio gisa interpretatzea da gaur egun aldarrikatzen dudana ", nabarmendu du Chivitek. Ildo horretan, "Gure buruak irekitzeko eta ezagutza eta adimen kolektiboa indartzeko" beharra azpimarratu du.

Chivite Lehendakariak nabarmendu du Vianako Printzea Saria “kultura-bikaintasunari, bizitzari eta gure egungo gizarteari saria dela, eta ez sari aristokrazikoa edo iraganekoa”, eta gizartearen garapenean kulturak duen garrantzia azpimarratu du: “Kultura gizarte bakoitzean jaio egiten den sormena da. Kultura dinamikoa da eta etorkizunari begiratzen dio. Izan ginenaren adierazpen bat da, baina bereziki garena eta izango garen adierazpena”.

Musika ondasun sozial gisa

Saria jasotzean, Teresa Catalánek Carlos Printzea eta artearekiko zuen grina aipatu ditu: "Bere bide gorabeheratsuan, musika berarentzat fenomeno estetiko bat baino gehiago izan zela pentsatu nahi dut, euskarri nagusi bat zela", adierazi du. Hala izan da, konpositore saridunaren kasuan behintzat, bertaratutakoen aurrean azaldu duenez. "Laster ikasi nuen musika ezagutza-modu bat dela, pentsatzeko modu berezi bat, munduari begiratzeko modu berezi bat", aitortu du, eta musikaren papera "gure kulturaren adierazpen dinamikoa" dela uste zuen. "Musikak, matematikarekin, fisikarekin eta sentsibilitatearekin lotura estua du, eta testuinguru ezin hobea da ulertzeko giza jakintzak ez duela konpartimenturik, ez mugarik, eta ez dugu alde batera utzi behar zientziekin duen inplikazioa, zientziak azaldu eta justifikatzen duelako, eta arteak zentzua ematen duelako", gaineratu du.

Catalánek, aitortu duenez, beti egin du lan "galderen beharra arindu nahian", baina "konpositorearen frustrazio handia" onartu du, "ziurgabetasun handietatik abiatuta, ez baitu inoiz erantzunik lortzen". Hortik irakaskuntza argia ateratzen du: "artea askatasuna da, baina enigma bat ere bada". Ikuspegi horretatik, Catalánek "sortzaileen presentzia autonomoa" defendatu du: "mundu berri baten berri ematea, gure segurtasun falta eta grina argituz, adimenaren ezkortasunetik eta borondatearen baikortasunetik".

Lehenik Nafarroako konpositore garrantzitsuenekin eta gero nazioarteko musikagile nabarmenduekin trebatu ondoren, Teresa Catalánek ikasi du"musika gizarte ondasun gisa begiratzen eta kultura kultura ez dela botere tresna " adierazi du sariaren bilketan. “Hori da nire ibilbidean lortu dudan eredua; izan ere, ohikoa ez zena normaltzat erakutsi zidatelako, itzulingururik gabe atera nindutelako mundura, eta ez zuten ahaztu etika sorkuntzaren funtsezko osagaia dela”, ondorioztatu du.

Musika-ekitaldia

Catalánek 130 gonbidatu ingururen aurrean jaso du saria, pandemiak ezarritako edukiera murrizketengatik esparru mugatuan; horien artean, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Jose Luis Arasti Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaria, Javier Remírez eta Jose Mª Aierdi lehendakariordeak, Kultura eta Kirol kontseilaria, Rebeca Esnaola, Nafarroako Gobernuko zenbait kontseilarirekin batera; Maite Garbayo Oliteko alkatea eta kulturaren munduko ordezkariak, Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluaren, Nafarroako Kultur Elkartearen, unibertsitateen eta sektoreko gainerako erakundeen eskutik.

Guztiei eskertu die saria, eta bereziki azpimarratu ditu bere familia, bere gurasoak, Purificación y Pepe, eta bere biloba, Carlos. "Nire gurasoekin, apalak baina handiak, balioak ikasi nituen; erakutsi zidaten lana duina dela, ahalegina ezaugarria dela, eta aurre egitea beti dela garaitzeko modu bat".

Sari banaketan musikak paper garrantzitsua izan du. Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren Metal boskoteak ireki du ekitaldia, Valentin Ruizen (1939) Nafarroako ereserkia, Erresumaren sarrerarako martxa, interpretatuz. Interpretazio horren ostean, Patxi Larrañaga arkitekto, konpositore, kritikari eta kultur kudeatzaileak saria irabazteko Teresa Catalánen merezimenduak zehaztu ditu.

Musikan duen ibilbide handia ez da alde batera geratu banaketa ekitaldian. Horrela, Quatuor Europak bere obretako bat interpretatu du, Memoriaren Sareak: laukotea bi mugimendutan. Iruñeko Ganbera Abesbatzak Agur Jaunak abestu du amaiera gisa.

Musika bokazio goiztiarra

Iruñean 1951n jaiotako Catalánen biografiaren gainbegirada bat egiten, Chivite Lehendakariak musikagatik  bere “bokazio goiztiarra” nabarmendu du , eta gogoratu du bere haurtzaroan denbora asko eman zuela “haur batentzat giro bizigarrienean: Nafarroako Museoa”, non aitak etxezain gisa lan egiten baitzuen. “Intelektualak eta artistak bizi ziren espazio batean hazi zen. Han, irakasleak eta ikasleak eta arkeologiako, sukaldaritzako, artistetako, musikarietako eta abarretako profesionalak nahasten ziren, eta kontzertuak, ikastaroak, hitzaldiak eta erakusketak egiten ziren; hori ezinezkoa zen herritar guztientzat”.

Giro horrek eta kulturaren munduarekiko harreman goiztiar eta bizi horrek, zalantzarik gabe, arteekiko interesa ez ezik, espiritu kritikoa ere markatu zuten.

Pianoan eta Konposizioan tituluduna eta Artearen Filosofian doktorea, musika ikasketak egin zituen Pablo Sarasate Kontserbatorioan, Fernando Remacha, Juan Eraso, Luis Morondo eta Luis Tabernaren eskutik, besteak beste. Musikan sakontzeko ahaleginean, ikasketak zabaldu zituen Italian, eta Sienako Chigiar Akademiaren Konposizio ikastaroan parte hartu zuen, besteak beste, T. Marco, L. Nono, Sammuel Adler, Yihzak Sadai, George Bengamin, Leo Brower, Gumuel eta Reibel maisuen eskutik.

Catalán, gainera, Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioko konposizio eta instrumentazio katedradun emeritua da, eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Musika eta bere zientzia eta teknologiari buruzko Doktorego Programako Batzorde Akademikoko kidea. JAKIUNDEko (Euskadiko, Nafarroako eta Akitaniako Zientzia, Arte eta Letren Akademia) kide hautatua da, Arte Eszenikoen eta Musikaren Estatuko Kontseiluko, Musikaren Kontseilu Nazionaleko, Espainiako Orkestra eta Koru Nazionaletako, eta Errege Antzokiko Kontseiluko kidea da ere. Iruñeko konpositore Taldearen (Iruñeako Taldea Musikagileak) sortzailea ere bada, musika zabaltzeko eta sortzeko lan handia egin zuenekin.

Vianako Printzea Sariaz gain, 2017an Meritu Zibilaren Ordenaren Agindua eta Musikaren Sari Nazionala (konposizioa) lortu zituen.

Aurreko edizioetan Vianako Printzea Saria jaso dutenak

El Premio Príncipe de Viana de la Cultura fue creado en 1990 por el Gobierno de Navarra con el objetivo de reconocer la trayectoria de personas o entidades relevantes en cualquiera de los ámbitos de la cultura, bien a través del ejercicio de la creación, del estudio o de la investigación, o mediante su promoción y fomento. Desde entonces, se ha celebrado de forma ininterrumpida. Ordutik hona, etenik gabe ospatu da.

Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluak proposaturik ematen da saria, 20.000 euroko zuzkidura ekonomikoa berreskuratuko du aurten. Saria hauek jaso dute aurreko edizioetan: José Goñi Gaztambide (historiagilea), Eugenio Asensio Barbarin (hispanista), Iruñeko Orfeoia, Rafael Moneo Vallés (arkitektoa), Francisco Ynduráin Hernández (filologoa), Julio Caro Baroja (antropologoa), Pablo Antoñana Chasco (idazlea), Pedro Miguel Echenique Landiríbar (fisikaria), Montxo Armendáriz Barrios (zine zuzendaria), Álvaro d’Ors Pérez Peix (Zuzenbide Erromatar katedraduna), Concepción María García Gaínza (Artearen Historia katedraduna), Miguel Sánchez-Ostiz Gutiérrez (idazlea), María Bayo Jiménez (sopranoa), Juan José Aquerreta Maestu (margolaria), Fernando Redón Huici (arkitektoa), Javier Manterola Armisén (ingeniaria), Javier Tejada Palacios (zientzialaria), Pedro Iturralde Ochoa (musikaria), Alfredo Landa Areta (antzezlea), Agustín González Acilu (konposatzailea), Jürgen Untermann (hizkuntzalaria), Faustino Menéndez Pidal de Navascués (historiagilea), Antonio López García (margolari eta eskulturagilea), Daniel Innerarity Grau (filosofoa), Tarsicio de Azcona (historiagilea), Ramón Andrés González-Cobo (musikologoa), Ignacio Aranguren Gallués (irakaslea eta antzerki zuzendaria), José Lainez eta Concha Martínez (dantzariak eta koreografoak),  Iruñeko Ganbera Abesbatza , Tomás Yerro Villanueva (idazlea eta irakaslea), eta Carlos Cánovas (argazkilaria).

Nafarroak Teresa Catalán konpositorea saritu du, nazioartean ikertzaile, irakasle eta konpositore gisa duen garrantziagatik
Chivite Lehendakaria txalotzen Teresa Catalani saria eman ostean.

galeria

Zerrendara itzuli