es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Liburuaren Nazioarteko Egunaren karietara Nafarroako museoak berriz ere bookcrossing programara batu dira

2019/04/16

Foru Erkidegoko puntu ezberdinetan guztira 13 liburu “askatuko” dira.

Nafarroako Museoa, Karlismoaren Museoa eta Julio Caro Baroja Nafarroako Museo Etnologikoa, Gasteizko Artium museoak sustatuko bookcrossing programara gehitu dira, eta guztira 13 liburu askatuko dituzte, datorren asteartean, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez.

Bederatzigarren urtez jarraian Nafarroako Gobernuak kudeatutako museoek ekimen honetan parte hartuko dute eta hala diziplina ezberdinekin lotutako liburuak hirietako toki ezberdinetan utziko dituzte hartzen dituztenek goza ditzaten eta ondoren berriro aska ditzaten. Ekimenean aurten espainiako kultura eta arte zentroek eta 52 museoek hartuko dute parte.

Hala, Nafarroako Museoak hiru liburu askatuko ditu: Karlismoaren Museoak, sei; eta Julio Caro Baroja Nafarroako Museo Etnologikoak lau. Liburuak Iruña, Lizarra, Gares, Astrain, Sesma eta Zizur Nagusiko leku ezberdinetan utziko dituzte.

Askatuko diren liburu guztiak bere etiketak izango dituzte, kanpainan parte hartzeko argibideak jasoko dituzte eta guztiak webgunean, http://www.bookcrossing.com/mybookshelf, egongo dira erregistratuta. Bertan, irakurleek liburu bakoitza non utzi duten zehaztu ahal izango dute.

Ekimen honen helburua da museoetako liburutegiak irakurzaletasuna bultzatzeko ekimenetara gheitzea, eta zehazki, kulturaren diziplina ezberdinetako ezagutzak zabaltzea.

Liburuaren Nazioarteko Egunaren karietara Nafarroako museoak berriz ere bookcrossing programara batu dira

Zerrendara itzuli