Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Kultur hedapenerako laguntzak eman zaizkie hamalau kultur entitateri

2019/05/31

24 proposamen aurkeztu dira 140.000 euroko guztizko diru-kopurua duen IDEIA 2019 deialdirako

Kultura Zuzendaritza Nagusiak kultur hedapeneko proiektuak egiteko laguntzak eman dizkie hamalau kultur elkarte eta entitateri. 24 proposamen aurkeztu dira 140.000 euroko guztizko diru-kopurua duen IDEIA 2019 deialdirako.

Elkartegintza esparrutik garatutako izaera sozial eta inklusiboko proiektuak diruz laguntzea da laguntza hauen helburua da, Nafarroan kultura sortzen, mantentzen eta sustatzen laguntzeko.

Hauexek dira laguntzen onuradunak: Idazleekin Solasean Elkartea, 1.096,58 euro; Nafarroako Ikastolen Elkartea SCI, 7.750 euro; Nafar Ateneoa Elkartea, 16.091,63 euro; La Caracola Kultur Elkartea, 10.200 euro; Amigos de Cascante VICVS Kultur Elkartea, 10.000 euro; Nafarroako Bertsozale, 15.120,12 euro; Nabarralde Fundazioa, 8.000 euro; La Pamplonesa Iruñeko Musika Banda Kultur Elkartea, 16.745,18 euro; TIZA Komikia Sustatzeko Elkartea, 14.572,55 euro: Gerónimo de Uztariz Institutua, 2.662,66 euro; Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarra Elkartea, 9.295 euro; Geltoki Sozietate Mikrokooperatiboa, 14.166,28 euro; Atena Fundazioa, 2.300 euro; eta Instituto Promoción Estudios Sociales Fundazioa, 12.000 euro.

Diruz lagundutako proiektuak interes sozialekotzat joko dira Foru Legean dohaintzetarako, erabiltzeko maileguetarako nahiz lankidetza-hitzarmenetarako aurreikusita dauden zerga-pizgarriak aplikatzeko, eta Sozietateen gaineko Zergaren araudian babesletza-kontratuei atxikitako publizitate gastuetarako aurreikusitako kenkariak aplikatzeko.

Zerrendara itzuli