Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuak garatzeko bi egoitza

2017/09/22

Huarte Zentroak artistak egoitzan hartzen ditu, denboraldi batean, proiektu jakin bat garatzeko aukera izan dezaten.

Komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuak garatzeko bi egoitza deialdi luzatzen ditu Uharte Zentroak (bata, lekuko agenteei zuzendua, eta bestea, bertakoak ez direnentzat). Helburua, praktika honen alderdiak Nafarroan zehar barreiatzea da. Arte garaikideko komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuetan interesa izan dezaketen pertsonei zuzenduak, idazmenetik, komisariotzatik edo beste ikerketa alor batzuetatik abiatut ahal izango dira. Egoitzetako bat Nafarroarekin lotura duten pertsona edo kolektiboei zuzendua dago.

Aurkeztutako proposamenak, idazketa proiektuak, editorialak, komisariotzaren inguruko ikerketak eta/edo proiektu dokumentalak izan daitezke, eta hasierako edozein fasetan egon ahal izanen dira.

Zentroak zera esakaintzen du: 2.000€ egoitza-kide bakoitzarentzat zerbitzu-sari eta dietentzat, bertakoa ez den egoitza-kidearentzat alojamendua, Uharte Zentroan lan egiteko lekua, premia teknikoak eta teknologikoak barne, eta proiektua garatzeko Zentroko taldearen sostengua.

Deialdiaren itxiera: 2017/10/10

Informazio gehiago gure webgunean: http://www.centrohuarte.es/eu/2017/09/18/komisariotzaren-inguruko-ikerketa-proiektuak-garatzeko-egoitza

Komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuak garatzeko bi egoitza

Zerrendara itzuli