Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Kazetaritzak presentzia izango du datozen asteetan Nafarroako Liburutegiko programazioan

2019/02/06

Datozen asteetan zehar, oso presente egongo da kazetaritza Nafarroako Liburutegiko kultura-programazioan.

Otsailaren 12an “Hedabideak birpentsatzea: kazetaritzaren iragana, oraina eta etorkizuna” zikloa hasiko da. Arratsaldeko zazpietatik aurrera, solasean arituko dira Javier Pagola eta Ángel Zoco historiagilea, Nafarroako prentsa eta irratiaren jatorriei buruz. Otsailaren 19an, ordu berean eta liburutegiko areto berean, mahai-inguru bat egingo da, gai hauek hizpide hartuta: fake news, manipulazioa eta kazetaritzaren garrantzia gizarte demokratikoetan. Alicia Ezker kazetaria arituko da moderatzaile, eta Nafarroako Unibertsitateko irakasle eta kazetaritza digitalean aditu Ramón Salaverriak, kazetari, soziologo eta NUPeko komunikazio publikoko irakasle Javier Errok eta Nafarroako Unibertsitateko irakasle eta sare zein komunikazioan aditu Hildegart Gonzálezek parte hartuko dute. Bukatzeko, otsailaren 26an, Javier Pagola berriro eta Ignacio Iriarte, EHUko katedradun emeritua Informazio Enpresan, solasean arituko dira, “Etorkizuna iritsi da jada” gaia hizpide hartuta, hedabideetan gertatzen ari diren aldaketa handiei buruzkoa.

Beste alde batetik, “Berezko eran (kateatutako elkarrizketak)” zikloaren barruan, otsailaren 6an, asteazkenarekin, bat egingo dute Nafarroako zutabegile ospetsuenetako bik, Jorge Nagorek eta Maite Pérez Larumbek, zehazki. Eta kazetaritzaz hitz egingo dute haiek ere, ziur aski, Nagoreren beraren eta José María Becos kazetariaren artan martxoan egingo den solasaldian bezala.

Amaitzeko, martxoaren 7an, 17:30ean, Leila Guerrierok, Latinoamerikako kazetaritzaren erreferenteetako batek, “La crónica como género literario” izenburuko hitzaldia emango du. Hitzaldia Nafarroako Liburutegiak eta Nafar Ateneoak antolatzen dute batera.

Kazetaritzak presentzia izango du datozen asteetan Nafarroako Liburutegiko programazioan

Zerrendara itzuli