Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Iratxeko monasterioak bisita publikoa partzialki itxi du telebista serie bat filmatzeagatik

2021/04/09

Aldi baterako itxierak apirileko sei egunetan izango du eragina eta asteburuetan bisitatu ahal izango da.

Datozen egunetan hasiko da Iratxeko monasterioan telesail ezagun baten denboraldi berriaren grabaketa, 2020an monumentua kokaleku gisa erabili zuena. Hori dela eta, monumentuaren bisita publikoa sei egunez (asteazkena eta osteguna) etengo da apirileko 14, 15, 21, 22, 28 eta 29an. Ostiralean eta asteburuan, ohiko ordutegian sartu ahal izango da Monasteriora: 10: 00etatik 13: 20ra eta 16: 00etatik 19: 00etara. Igandeko meza 11: 00etan ere mantenduko da.

Iratxeko monasterioak bisita publikoa partzialki itxi du telebista serie bat filmatzeagatik
Iratxe monasterioaren ikuspegia

Zerrendara itzuli