Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Interprete gazteen seigarren kontzertua Fernando Remacha Auditorioan

2018/02/28

Nafarroako Goi Mailako Musika Eskolako ikasleek bonbardino, perkusio, biolin eta flauta kontzertua eskainiko dute. 

Datorren ostegunean, martxoak 1, Fernando Remacha Auditorioak Interprete Gazteen III. zikloanparte hartzen duten musikari gazteen kontzertua jasoko du. Oraingoan Daniela Sagastibelza bonbardino-jotzailea, Iker Idoate perkusio-jotzailea, Julia Gil biolinista eta Haizea Marigomez flautista izango dira protagonista. Kontzertua 19:30ean hasiko da, eta sarrera doan izango da aretoa bete arte. 

Kontzertuan P. Sparke, W.A. Mozart, P. Klatzow, V. Globokar, P. Tchaikovsky eta C. Debussy autoreen obrak interpretatuko dituzte musikari gazteek. Saio hauek Nafarroako Goi Mailako Musika Eskolako 4. mailako ikasleek ikasturte amaieran eskainiko dituzten kontzertuen aurrekari dira. Ikasleek, gainera, Miguel Angel Aguirre, Leyre Lisarri, Michel Reynoso eta Cesar Vallejo pianisten laguntza izango dute eskenatokian.

Interprete gazteen seigarren kontzertua Fernando Remacha Auditorioan
Haizea Marigomez, Iker Idoate, Julia Gil eta Daniela Sagastibelza.

Zerrendara itzuli