es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Gidoia, nekazaritza, haurtzaroa eta kultura, Nafarroako Unibertsitateen uda-ikastaroetako hurrengo ikastaroen gaiak

2016/09/01

Larunbatean, irailak 3, hasiko da "Genero historikoko eta antzinako gidoiari buruzko tailerra" ikastaroa. Tuterako UHUNeko zentroak antolatu du, Nafarroako Unibertsitateen uda-ikastaroen barnean; programa horrek irailaren 6 eta 7rako "Tokiko elikadura-sistema eta nekazaritza ekologikoa" eskainiko du ere, eta irailaren 8an eta 9an, "Haur guztiei beren eskubideak bermatzeko proposamenak. Nafarroako erronkak eta aukerak", biak ala biak Nafarroako Unibertsitate Publikoarenak; irailaren 5etik 7ra, berriz, Nafarroako Unibertsitatearen "Kulturak egiten gaitu, kultura egiten dugu" izenekoa emango da.

Genero historikoko eta antzinako gidoiari buruzko tailerra sarean nahiz aurrez aurre egin ahalko da, eta irailaren 3tik 26ra egingo da Tuterako UHUNen zentro elkartuko 1. ikasgelan. 20,5 eskola-ordu dira, guztira. Izena Internetez nahiz telefonoz (948 821535) eman daiteke, eta 30 euro balio du. Hizlarien artean daude, Julio Mazarico, Borja Cobeaga, Nacho Faerna, Javier Olivares eta Ana Sanz. Honako hauentzat da: gidoilarientzat, profesionalentzat edo ez, ikasleentzat eta, oro har, historian eta zineman orokorrean interesa duten pertsonentzat. Metodologia oinarritzen da, gidoien azterketen eta film historikoen eskola teorikoetan, taldekako eta bakarkako ariketa praktikoetan, eztabaida-foroetan, eta adituen hitzaldi nagusietan. Matrikula arruntaren prezioa 30 euro da.

Irailaren 6an eta 7an Iruñeko Kondestable jauregian NUPek eta Nafarroako Gobernuak antolatutako 16 orduko ikastaroa egingo da: "Tokiko elikadura sistema eta nekazaritza ekologikoa / Agricultura ecológica y sistema alimentario local". Nekazaritza ekologikoaren ekoizpeneko oinarrizko ikastaro bat da, eta haren barnean ikasgela barruko saioak sartzen dira goizez, eta ustiapenak bisitatuko dira arratsaldez. Toki-garapenean interesa duen edonorentzat dira. Matrikularen prezioa 15 euro da.

NUPek, Nafarroako Gobernuak eta UNICEFek antolatuta, irailaren 8an eta 9an 12 orduko ikastaroa egingo da Iruñeko Kondestable jauregian: "Haur guztiei beren eskubideak bermatzeko proposamenak. Nafarroako erronkak eta aukerak", Margarita Apilluelo eta Alberto Jáuregui irakasleen zuzendaritzapean. Ikastaroaren helburua honako hau da: ikasleek gaur egun ezartzen ari diren estrategia nagusiei buruzko ezagutzak bereganatu ditzatela haur eta nerabe guztiek Haurren Eskubideen gaineko Batzarrean aitortutako eskubide guztiak egikaritu ditzaten (Nazio Batuen Batzar Nagusiak onartu zuen 1989an). Matrikularen prezioa 15 euro da, eta honako hauentzat da: unibertsitateko irakasle eta ikasleentzat, nahiz haurren eta oro har jendearen esparruan lan egiten duten erakunde publiko eta pribatuetako profesionalentzat.

Irailaren 5etik 7ra Kondestable jauregian Nafarroako Unibertsitateak antolatutako "Kulturak egiten gaitu, kultura egiten dugu" ikastaroa izango da; bertan, Ibai Iztuetak, Jon Abrilek, Hedoi Etxartek, Aitzol Batizek edo Irene Basiliok esku hartuko dute, eta Huarteko Arte Garaikidearen Zentroa bisitatuko da.

Gidoia, nekazaritza, haurtzaroa eta kultura, Nafarroako Unibertsitateen uda-ikastaroetako hurrengo ikastaroen gaiak

Zerrendara itzuli