Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Genero frotograma gehiago

2016/08/31

2014 urtean Genero fotogramakzikloa aurkeztu genuenean “genero” hitzak pelikula mota zehatz bat kokatzeaz gain, zinema musikala, beltza, akziozkoa eta abarri buruz hitz egiteaz gain, zinema ikuspuntu transbertsal batetik aztertzea esan nahi du. Horrela planteatu zuen eta planteatzen jarraitzen du María Castejon idazle nafararrak “Más fotogramas de género. Representación de feminidades y masculinidades en el cine español de los 90” lanean.

Lan hau aprobetxatuz, Filmotekak Genero fotograma gehiagoizeneko zikloa planteatu du. Bertan genero ikuspuntutik Cómo ser mujer y no morir en el intento (Ana Belén, 1991) eta Por qué lo llaman amor cuando quieren decir sexo? (Manuel Gómez Pereira, 1993) pelikulak aztertuko dira. Bestalde, berdintasunaren ameskeriari buruz hausnartzeko Salto al vacío (Daniel Calpasoro (1995) filma landuko da eta Hola, estás sola (Icíar Bollaín, 1995) 90. hamarkadako gazteei buruz pentsatzeko.

Beharrezkoa den proposamena da hau, 90. hamarkadako zinema ikuspuntu ezberdinetatik aztertu eta urlertzen lagunduko gaituen proposamena da hain zuzen ere.

<i>Genero frotograma gehiago</i>

Zerrendara itzuli