Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Gaur hasi da Punto de Vistaren 15. edizioa

2021/03/15

Martxoaren 15etik 20ra bitarte, 20 herrialdetako 100 filmetik gora proiektatuko dira

Hasi da jada Punto de Vista jaialdiaren hamabosgarren edizioa, Iruñea 6 egunez fikziozkoa ez den zinemaren nazioarteko gune bihurtuko duena. Aurten, jaialdia modu presentzialean zein online eginen da, eta berriz ere beren obren bidez errealitatearen bestelako ikuspegi bat erakusten duten zinemagileak eta artistak bilduko ditu.

Aurten, besteak beste C.W. Winter, Ute Aurand, Ana Vaz, Pedro G. Romero, Da Hee Kimm, Mike Hoolboom, Pablo Marín eta Miranda Pennell zinemagileen filmak proiektatuko dira. Bestalde, atzera begirakoetan, Amos Voguel kuradorearen eta Nancy Holt artistaren zenbait film egonen dira ikusgai. Proiekzio zinematografikoez gain, jaialdiak jarduera osagarriak antolatuko ditu, hala nola, artisten arteko elkarrizketak, dantza ikuskizunak, musika eta hitzaldiak.

Punto de Vista jaialdiaren 2021eko zifrak:

  • 50 jarduera eta proiekzio baino gehiago.
  • Akreditazio presentziala duten 370 pertsona inguru, profesionalak, prentsa eta ikasleak barne. Eta 180 pertsona baino gehiago jaialdiko online plataforman sartzeko akreditazioarekin.
  • Guztira 100 film baino gehiago proiektatuko dira, Sail ofiziala, Atzera begirakoak, Paisaia, X Films, Foku garaikideak edo Hezkuntza programa hartuta.
  • Aste honetan, 20 nazionalitate baino gehiago egonen dira ordezkatuta gurean, Estatu Batuak, Libia, Brasil, Frantzia, India, Kolonbia, Alemania edo Indiatik datozen filmen bidez.
  • Sail ofizialeko 32 filmetatik, 5 mundu mailako estreinaldiak izango dira. Besteak beste, Marina Lameiro nafar zuzendariaren Dardara filma.
  • Punto de Vistako jarduerak 8 egoitzatan eginen dira: Baluarte, Plaza, Nafarroako Filmategia, Iruñeko Planetarioa, Civivox Kondestablea, Gayarre Antzokia, Oteiza Museoa eta Nafarroako Unibertsitatea Museoan.


Martxoaren 5etik 20ra bitarte, dokumentala eta bere errealitate guztiak Punto de Vistan bilduko dira, berriro ere.

Gaur hasi da Punto de Vistaren 15. edizioa

Zerrendara itzuli