Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Fernando Remacha Auditoriumak interprete gazteen zikloa hartuko du ostegun honetan

2018/02/07

Larunbatean zikloko hirugarren kontzertua izango da San Nicolas Elizan 17:45ean. Kontzertu guztietarako sarrerak doakoak izango dira. 

Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleen Interprete Gazteen III. Zikloko bigarren kontzertua izango da ostegun honetan 19:30etan Iruñeko Fernando Remacha auditoriumean. Kontzertu honetan Lorea Gurruchaga fagotista, Ekaitz Mardaras oboe-jotzailea, Ruben Saénz saxofonista, María Lacunza sopranoa eta Ranquel Martínez biola-jotzailea izango dira protagonista. Boskoteak musika alemana ardatz duen kontzertua eskainiko du: J. Brahms eta ‘Die Nacht’ eta R. Straussen ‘Ständchen’ op. 120 Nª1 sonataren zati bat, G. Pucciniren ‘La Bohème’ opera italiarraren ‘Quando m’en vo’ aria; musika frantziarra ere eskainiko dute C. Debussyren ‘Apparition’ obra, eta J. Iberten saxofoi eta orkestarako prestatutako concertinoaren zati bat, H. Dutilleuxen fagot eta pianorako prestautako ‘Sarabande et cortège’ eta F. Poulencen piano, oboe eta fagoterako prestatutako hirukoa, azkenik musika espainiarra ere entzuteko parada izango da, J. Guridiren ‘Mirentxu’ eta M. Fallaren saxofoi eta pianorako prestatutako zazpi kanta. Kontzerturako sarrera doakoa izango da. 

Fernando Remacha Auditoriumean egingo diren kontzertuekin batera Iruñeko San Nicolas elizan ere hainbat zita izango dira. Larunbat honetan 17:45ean izango da lehendabiziko kontzertua Teresa Hernández eta David González de la Viña organisten eskutik. Kontzertu honetan Musikologia departamentuko ikasleek parte hartuko dute Raúl del Torok zuzendutako Schola Gregoriana Gaudeamus taldearekin batera. Eskainiko dituzten piezen artean daude J. S. Bachen BWV 546l do minorean preludioa, sol minorean BWV 542 ‘Fantasia y fuga’ eta F. Couperinen ‘El Kyrie y Gloria, de la Messe à l’usage des Paroisses’.

Datorren osteguna, hilak 15, Fernando Remacha Auditoriumeak Irune Herbosa tronpetajolearen, Joaquín Marco kontrabaxuaren, Nekane Ibero gitarrajolearen eta Ana Maján biolinjolearen kontzertua izango da. Theo Charlierek tronpeta eta pianorako prestatutako bakarkakoa, J. B. Vanhalek kontrabaxurako prestatutako kontzertuaren zati bat eta Pere Vallsek kontrabaxu eta pianorako prestatutako ‘Suite Andaluza’, J. Rodrigok gitarrarako prestatutako Aranjuezeko kontzertua, J. Brahmsek biolin eta pianorako prestatutako bigarrengo Sonata eta J.S.Bachek biolinerako prestautako ‘Partita 2.’.

Fernando Remacha Auditoriumak interprete gazteen zikloa hartuko du ostegun honetan
Ekaitz Mardaras (oboe-jotzailea), Rubén Sáenz (saxofonista), Raquel Martínez (biola-jotzailea), Lorea Gurruchaga (fagotista) eta María Lacunza (sopranoa). (irudia handitu )

Zerrendara itzuli