es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Euskal Irakurle Taldeen II. Biltzarra Nafarroako Liburutegian

2019/11/14

Biltzarra azaroaren 16an, larunbatarekin, eginen da.

Euskal Irakurle Taldeen II. Biltzarra eginen da larunbat honetan, azaroaren 16an, 9:30etik 14:30era, Nafarroako Liburutegian. Nafarroan, hogeita hamar irakurle talde inguru ari dira euskaraz, baina larunbateko ekitaldia interesa izan dezakeen edonorentzat dago irekia. Antolaketa laguntzaileak Liburutegi Zerbitzua eta Nafar Ateneoa izan dira.

Saioak bi zati izanen ditu. Lehenbizikoan, Katixa Dolhare idazle eta irakasle lapurtarrak hitzaldia eginen du irakurketa eta literatur kritikaz. Izan ere, literatura maite duen jendeari biziki interesatzen zaio literatura senez eta zentzuz kritikatzen jakitea, horretarako gaitasunak zorrozteaz landara. Halaber, Asisko Urmeneta Euskadi saridun berria arituko da.

Izena emateko epea azaroaren 13ra arte dago zabalik, hainbat liburutegitan, hala nola Antsoaingo Liburutegian, Barañaingo Liburutegian, Civican Liburutegian, Mendillorriko Liburutegian, San Frantzisko Liburutegian, Sanduzelaiko Liburutegian, San Pedro Liburutegian, Sarrigurengo Liburutegian, Yamaguchiko Liburutegian, Altsasuko Liburutegian, Berako Liburutegian, Lizarrako Liburutegian, Eugiko Liburutegian, Noaingo Liburutegian, Tuterako Liburutegian, Uharteko Liburutegian.

Euskal Irakurle Taldeen II. Biltzarra Nafarroako Liburutegian

Zerrendara itzuli