Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Elliot Murphyren Zangozako emanaldia, Kultur zikloaren aste honetako protagonista

2019/08/20

Bruce Springsteenen kontzertuetan parte hartu eta musikagintzan ibilbibide luzea egina duen Elliot Murphy rockeroak emanaldia eskainiko du aste honetan Zangozan, Kultur jaialdien barnean. Kultura eta Kirol Departamentuak kultur ikuskizunak Nafarroako txoko guztietara eramateko bultzatzen duen programa hau Donamariara (hilaren 22an), Zangozara (hilaren 23an) eta Leireko Monasteriora (hilaren 24an) iritsiko da aste honetan.

Ostegunean, hilak 22, Javier López Jasok eta Marcelo Escrich Quartetek Aporía deritzon beren azken diskoa aurkeztuko dute Donamariako Jauregia Dorrean, 20:00etan. Jazzaren eta bat-bateko musikaren gidaritzapean gauzaturiko musika proiektu honek Argentina eta Frantziako musikaren zein euskal folklorearen eragina du. A priori bateraezinak diren sentipenen labirintoa eta erritmo eta eraginen nahastea bat eginda ageri dira erabateko osotasunean.

Ostiralean, hilak 23, Elliott Murphy Banden emanaldia nabarmendu behar da Zangozako Arkupe Plazan, 23:00etan. Elliot Murphy 25 urtetik goitiko karrera duen New Yorkeko rock musikaria da, musika ibilbide ezinago luzean 35 album baino gehiago plazaratu dituena. Hauexek nabarmen daitezke, besteak beste: The Doors taldearen ekoizle Paul Rothschildekin taxuturiko Lost Generation (1975), diskoa, Billy Joel lankide duen Night Lights (1976) albuma eta Phil Collins eta Mick Taylorrekin batera egindako Just a Story from America (1977) diskoa.

Berrikitan, 2017an, estudioan landutako azken lana aurkeztu zuen, Prodigal Son, eta 2018an, zuzeneko azken diskoa argitaratu zuen, “Elliot Murphy is alive”, Belgikako kontzertu areto ezagun batean grabaturikoa.

Gainera, hanbat kontzertutan parte hartu eta Bruce Springsteenekin batera abestu du azken honek Europan barna egindako biretan.

Murhy idazlea da eta zenbait kontakizun labur, hainbat Café Note eta bi eleberri argitaratu ditu: Marty May eta Justicia Poética deritzon western berria. Horrekin batera, Rolling Stone (USA) eta Vanity Fair (Frantzia) gisako aldizkarietan argitaratu ohi du, besteak beste.

2015ean Elliot Murphy Arte eta Letren Zaldun izendatu zuen Frantziako Kultura Ministroak.

Azkenik, Elkhos ahots taldeak emanaldia eskainiko du larunbatean, hilak 24, Leireko Monasterioan, 19:45ean. 2004an sortutako abesbatza honek Garai eta estilo desberdinetako obra profanoak eta erlijiosoak eskaintzen ditu, euskal folkloreari dagozkion doinuak fusionatu eta harmonizatzeaz gain

Elliot Murphyren Zangozako emanaldia, Kultur zikloaren aste honetako protagonista
Elliott Murphy.

Zerrendara itzuli