Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Donamaria, Lodosa eta Martzilla, Kulturren agertokiak asteburu honetan

2020/07/22

Kultur programa Nafarroako hiru herritara iritsiko da asteburu honetan. Lehenik, Fetén Fetén taldea Donamariako plazan arituko da, ostegunean. Ostiralean, berriz, Lazy Daisy Band taldearen soinu iparramerikarrek giro itzela sortuko dute Lodosako Espainia plazan, eta larunbatean, azkenik, Ysi Kalimaren ahots melodiatsua gozatuko dute Martzillako gazteluko patioan, hots, Edith Piaf Trio nafar taldeko kantaria da, eta Chanson Française-ren dama handiaren omenez dihardute. 

Fetén Fetén
Uztailak 23, osteguna / Donamaria / 21:00 / Jauregia dorretxea 

Musika fresko, dibertigarri eta oso dantzagarria, mota askotako estiloak nahasten dituena, hala nola fox trota, txotisa, jota, seguidilla, erronda, pasodoblea eta habanera. Musika-bidaia bat, gure penintsulatik beste lurralde batzuetara eramaten gaituena: Balkanetako oihartzunak, manuoche ezaugarriak, japoniar ebokazioak, kaioen kantuak eta itsasoaren soinua bera.
Bikote honen konposizio originalak musika-joeren mosaiko bat dira eta publikoari irribarrea sortzen diote beren izenburu iradokitzaleekin. Hona batzuk: “Jota del Wasabi”, “Habanera de El Espolón”, “He visto un Oso en los Cárpatos”, “Fandangos de Atapuerca” eta “Swing a la pepitoria”. Errepertorio horrek haurrak eta helduak dibertitu eta hunkitzen ditu, hitzik gabe istorioak kontatzen dituen musika baita, publikoarekiko erabateko harmonian bat eginda, bai auditorio handietan, bai herrietako plazetan.
Entzuteko eta dantzatzeko melodia instrumental horiek gure sustraietan barnako ibilbidea egiten dute eta Europako eta Hego Amerikako paisaiak oroitarazten dituzten ukitu berritzaileak txertatzen dituzte, nazioarteko biretan jaso direnak eta Espainia osoan barna eraman dituzten 800 kontzertu baino gehiagotan zabaldu.

LAZY DAISY BAND
Uztailak 24, ostirala / Lodosa / 22:00 / Espainia plaza - Pasealekua

Lazy Daisy Band taldeak Ipar Amerikako sustrai-musikaren soinu askotarikoak lantzen ditu.
Taldea 2014an jaio zen McGregor & The Rustlers izenaren pean, eta country eta bluegrass musikaren klasikoen errepertorioa jotzen hasi zen.
2015ean, bi single eta bi bideoklip (“Worn out shoes” eta “Workin’Man Blues”) grabatu zituzten.
Gaur egun, country-rock-era eboluzionatu dute, baina beti eutsi diete blues, folk eta rockabillyaren ukituei; Napar-Country izenarekin bataiatu dute estilo hori. Gaur den egunean, country-rock soinurako joera hartu dute.
Egun, Lazy Daisy Band kantu propioez osatutako lehen diskoaren aurrekoizpen-lanetan ari da. 

Edith Piaf Trio
Uztailak 25, larunbata/ Marcilla/ 21:00/ Patio del Castillo

Ysi Kalima, cantante polifacética y versátil, participó como artista revelación del 948 Merkatua, la primera Feria de las Artes de Navarra, en la que presentó su disco Miscelánea. Es también la voz de Edith Piaf Trio. Ysi Kalima es aire: una voz que  nos envuelve y embarga de emoción. Nos eleva transportándonos a mundos de ensoñación. Ysi Kalima es tierra: ritmo y fuerza que nos aviva con su voz. “...capaz de transportar a quien la escucha a una dimensión emocional que es un viaje por la vida de todos aquellos que alguna vez han sentido pasión por la música...capaz de transmitir un torrente de emociones con su voz dulce y llena de fuerza a la vez...heredera de un estilo personal e intransferible que conecta con su alma antigua y mestiza.Imposible resistirse a este torrente de vitalidad. Su luz irradia energía y su voz es un imán capaz de provocar una gradación de emociones.” Con una cuidada puesta en escena y un repertorio delicadamente escogido, atrapa al público y le sumerge en  una experiencia musical y emocional intensa.

Donamaria, Lodosa eta Martzilla, Kulturren agertokiak asteburu honetan

Zerrendara itzuli