Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Brodas Bross eta Estitxuk emanaldia eskainiko dute Kultur jaialdian bihartik larunbatera bitartean

2020/07/29

Emanaldiak Elizondon eta Garraldan izanen dira

Elizondon, bihar,  Brodas Bros hiri-dantza talde ospetsuaren emanaldia izanen da, azken lana, “Hipstory”, aurkezteko. Abuztuaren lehenean, berriz, Estitxu Garraldan  arituko da, asteburu honetako azken emanaldian. 

BRODAS BROSS “HIPSTORY”

200.000 ikuslek baino gehiagok ikusi dituzte beren emanaldiak, eta SDK munduko txapelketa, 2012ko Eurobattle txapelketa eta JustedeboutSpain (hainbat aldiz) irabazi dituzte. 2017an, Max Sarietarako izendapena lortu zuten antzezle-zerrenda hoberenarengatik, eta 2018an, kaleko ikuskizun hoberenarengatik.
Brodas Bros hiri-dantzako konpainia hip hopa agertoki handietara eramateagatik da ospetsua, eta, oraingoan, "HIPSTORY” aurkezten du.
"HIPSTORY" hip hoparen istorioa lantzen du, dantzekin, gag-ekin, zuzeneko musikarekin eta publikoaren parte-hartzearekin. 
4 dantzarik, bboy batek eta beat boxen aditua den zuzeneko musikari batek alaituko dute ikuskizuna, Brodas Brosen Mediterraneoko giro ona publiko osoari kutsatuz.

ESTITXU

Estitxu abeslari eta konposatzaile nafarra (Bera, 1987) 15 urterekin hasi zen musika-munduan, Egan erromeria-talde ezagunaren teklatu-jotzaile eta koru-egile. Handik aurrera, eta abeslari gisa, zenbait proiektutan ibili da, musika-estilo desberdinekin, euskal musikaren kanta tradizionaletik hasi eta jazz edo erritmo latinoagoetara. Gainera, Estitxuk euskal abeslari ospetsuen aldeko omenaldi-kontzertu berezietan hartu du parte, egun musika-munduan ospetsuak diren beste artista batzuekin batera, hala nola Alex Sardui, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Petti eta Miren Narbaizarekin.

2019ko azaroan argitaratu zuen bere lehen diskoa. 'Haize gorri bat' izenburupean, berak sortutako kantez osatuta dago. Euskaraz idatzitako testuak ukitu beltzeko musikarekin jantzi ditu, eta agerian utzi ditu bere ahots ahaltsuaren kalitatea eta distira, musikari bikainez lagunduta.

Brodas Bros. Uztailak 30, osteguna / Elizondo / 20:00 / Plaza
Estitxu. Abuztuak 1, larunbata / Garralda / 20:30 / Udaletxe plaza
Melenas. Uztailak 31, osteguna / Artaxoa / 21:00 / Quinta parkea

 

 

 

Brodas Bross eta Estitxuk emanaldia eskainiko dute Kultur jaialdian bihartik larunbatera bitartean
Estitxu

Zerrendara itzuli