es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Bi hitzaldi Nafarroako Museoan, "Iruñeko ikuspegia" margolana bere testuinguruan jartzeko

2020/02/06

Hitzaldiak otsailaren 10ean eta 12an eginen dira, bi hizlariren eskutik: batetik, Iruñeko Udal Agiritegiko zuzendaria arituko da, eta bestetik, 1800era bitarteko Espainiako Pinturaren Kontserbazio Burua Prado Museo Nazionalean. 

Bi hitzaldiak Nafarroako Museoan eginen dira, otsailaren 10ean eta 12an. Zehazki, bi aditu ‘Iruñeko ikuspegia’ margolanaz mintzatuko dira, lan horretan ageri baita hiriaren irudi orokorrik zaharrena, gaur egun ezagutzen ditugun guztien artean. 

Nafarroako Museoak erosia, margolana bertako 3.4 gelan dago ikusgai. Hainbat espezialista lanaren nondik norakoa aztertzen ari dira, hau da, zer testuingurutan enkargatu eta ondu zen, betiere pintura-tipologia horren panoramaren baitan, hots, hirien ikuspegien baitan, Urrezko Mendeko pinturan.

Otsailaren 10ean, astelehena, Iruñeko Udal Agiritegiko zuzendari Ana Hueso Pérezek “Margolan bat egile bila. Iruñeko Udal Agiritegiko Dokumentuak” izenburuko hitzaldia emanen du. Otsailaren 12an, asteazkena, Prado Museo Nazionaleko 1800era bitarteko Espainiako Pinturaren Kontserbazio Burua “Espainiako hirien ikuspegiak Urrezko Mendean” gaiaz mintzatuko da.

Bi hitzaldiak 19:30ean hasiko dira. Sarrera librea da dena bete arte. 

Bi hitzaldi Nafarroako Museoan,
Margoa

Zerrendara itzuli