Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Beroaldiak Nafarroako Museoan eragiten du

2019/07/23

Iruñan jasotzen ari diren temperatura altuak direla eta, Nafarroako Museoak bere solairuko aretoetarako sarrera mugatu du eguraldi baldintza hauek jarraitzen duten bitartean. Publikoak Historiaurreko Aretoa bisitatu dezake, non Turbilko Estela edo Abauntz lehizezuloko materialak aurkitu daitezke, errenazimenduko kapera – garai desberdineko erretabloekin eta  XVI. mendeko  abesbatza aulkigintzekin- Carlos Irijalbaren “Extemporáneo” erakusketa eta “Herni Lenaerts. Su búsqueda, su silencio” denboraldiko erakusketak beheko solairuan. Museoko Terrazak erromatar mosaikoak eskaintzen ditu eta Nafarroako Erregeen erdi aroko jauregiaren ikuspegi paregabea, gaur egun Atxibo Errege Nagusia eta freskagarri bat disfrutatzeko lekua. Sarrera doakoa da. Neurri honek Museoaren bisita une atsegina momento guztietan izatea lortzen du.

Beroaldiak Nafarroako Museoan eragiten du

Zerrendara itzuli