Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Barkos Lehendakariak larunbat honetan emanen dio 2019ko Kulturaren Viana Printzea Saria Tomás Yerrori

2019/05/02

Vianako hiriak hartuko du ekitaldia, hiria sortu zenetik 800 urte bete direnean

Uxue Barkos, Nafarroako Lehendakaria, buru izango da larunbat honetan, maiatzak 4, 2019ko Kulturaren Viana Printzea Saria emateko ekitaldian. Tomas Yerro, idazle eta irakasleak jasoko du Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kultura eta Arte Kontseiluaren proposamenari jarraiki ematen duen saria. Aurten garaikurrak 30 urte beteko ditu eta Vianako Pedro deuna eliza zaharraren eremuan egingo da ekitaldia, hiriak 800. urteurrena dela eta.

Ekitaldian izanen dira, saritutakoarekin batera, Nafarroako Gobernuko kontseilariak, Foru Komunitateko agintari nagusiak, Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko kideak eta Tomás Yerro sarirako hautagaitzat proposatu duen Nafar Idazleen Elkarteko lehendakaria.

Iruñeko Orfeoia eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa arduratuko dira ekitaldiko musikaz. Hasieran, 11:30etan, Nafarroako Ereserkia, Erresuman Sartzeko Martxa, eskainiko dute, Igor Ijurraren zuzendaritzapean, eta jarraian, Fátima Frutosek Tomás Yerro Villanuevak bildutako merezimenduen berri emanen du. Ondoren, Lorenzo Ondarraren (1931-2012) Arri arri mandoko entzuteko aukera izanen da. Doinu hau Aita Donostia kaputxinoak jaso zuen Otxagabian, eta haurrei nahiz haurrek jolasean abesturiko kantuak biltzen dituen “Jokuak” Suiteari (1976) dagokio.

Geroztik, Barkos Lehendakariak saria eman eta saritakoaren hitzak entzutekoa aukera izanen da. Jarraian, Aurelio Sagasetaren (1935) Pelegria Donejakueko doinua eskainiko dute, seguraski euskaraz kontserbatu den erromesen kanturik zaharrena.

Ekitaldiaren bukaeran, Foru Komunitateko Lehendakariaren agerraldiaren ondoren, Raimundo Lanasen “Navarra mía” eskainiko da.

Vianako erraldoi eta buruhandien konpartsa eta gaiteroak

Ekitaldia bukatzeko, 12:15 aldera, Vianako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak eta Vianako Gaiteroek Vianako Jota, Magdalenaren Dantza eta Kalejira interpretatuko dituzte San Pedro plazan.

Emanaldiaren buruan, publikoari irekitako zizka-mizka bat eskainiko da San Pedroko lorategietan.

Bertaratutakoek Santa Maria elizako monumentu multzoa bisitatzeko aukera izan dezaten, horko ateak 14:00ak arte irekita egonen dira.

Eguraldi txarra eginez gero, ekitaldia kultur etxean eginen da.

Saria

Kulturaren Vianako Printzea saria Nafarroako Gobernuak eratu zuen 1990ean, pertsonek, taldeek edo erakundeek kulturaren edozein arlotan, sorkuntza, azterketa edo ikerketaren bidez nahiz kulturaren sustapenaren bitartez egindako lana aitortzeko. Foru Gobernuak golardoa Tomás Yerrori ematea onartu zuen Foru Dekretuaren bitartez, hiru esparrutan egin duen lana aintzat hartuz: irakaskuntzan, ikerketan eta literaturaren 

Zerrendara itzuli