es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

"Arropa garbia kanpaina" erakusketa ibiltaria 12 liburutegitan

2019/01/16

Nafarroako Liburutegian egin ondoren, Nafarroako beste 12 liburutegitara eramango da “Larrugintza Bangladeshen” izenburuko argazki-erakusketa, urtarrilaren 14tik apirilaren 5era.

SETEM Navarra-Nafarroak antolatu du erakusketa ibiltaria, Nafarroako Gobernuko Liburutegi Zerbitzuarekin, Emausko Trapuketariak elkartearekin eta Kamishibaiaren Lagunak elkartearekin bat, Nafarroako Gobernuak finantzatutako “Arropa Garbia Kanpaina” sentsibilizazio-kanpainaren barruan. Erakusketak Bangladeshko larrugintzaren eta zapatagintzaren errealitatea ezagutaraziko die Nafarroako sare publikoko 13 liburutegitako erabiltzaileei, Agenda 2030aren eta Garapen Jasangarrirako Helburuen testuinguruan, haiekin bat egiten baitute liburutegiek irmo eta sendo.

Hamabi panel ditu erakusketak, GMB Akash aktibista eta argazkilariaren argazkiak, handiak, hartzen dituztenak. Argazkiak erakusteaz gain, proiektuak ondoko saioa egingo du liburutegi guztietan: “Lu Shzuren ametsa” kamishibaia + “Egizu zeure trapuzko panpina” tailerra.

Halaber, erakusketaren karira, mikrokontakizun-lehiaketa antolatu da (haurrentzat zein helduentzat, euskaraz nahiz gaztelaniaz), erakusketako argazkiak gai hartuta. 2019ko apirilaren 23an, Liburuaren Egunean, emango dira lehiaketaren sariak, Nafarroako Liburutegian. Halaber, SETEMek, Nafarroako Gobernuko Liburutegien Zerbitzuaren laguntzaz, paperezko argitalpen bat egingo du aukeratutako mikrokontakizunekin, eta SETEMeko webgunean ere hedatuko dira: http://www.setem.org/navarra

Hona “Larrugintza Bangladeshen. Benetako kostua” erakusketaren bidea:

  • Iruña - San Pedro: Urtarrilak 14-18
  • Cascante: Urtarrilak 21-25
  • Martzilla: Urtarrilak 28-Otsailak 1
  • Tutera: Otsailak 4-8
  • Iruña - Iturrama: Otsailak 11-15
  • Berriozar: Otsailak 18-22
  • Barañain: Otsailak 25-Martxoak 1
  • Iruña - Txantrea: Martxoak 4-8
  • Artaxoa: Martxoak 11-15
  • Ablitas: Martxoak 18-22
  • Zarrakaztelu: Martxoak 25-29
  • Iruña – Sanduzelai: Apirilak 1-5
Erakusketaren kartela

Zerrendara itzuli