Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Antzoki Sarearen Zirkuituak Nafarroako konpainien aldeko apustua egiten jarraitzen du 2021ean

2021/02/26

29 udalerrik parte hartuko dute 16 konpainiaren lana zabaltzen duen programa honetan

Nafarroako Antzoki Sarearen zirkuituaren laugarren edizioak 16 konpainiaren 54 emanaldi programatuko ditu, Nafarroako 29 herritan. Programazioa bi bloketan banatzen da: udaberriko programazioa (36 ikuskizun otsaila eta maiatza bitartean) eta udazkeneko programazioa (18 emanaldi irailean eta urrian).

Nafarroako Antzoki Sarearen zirkuituaren helburua da kalitate gorenekoak diren eta hizkuntza berritzaileak dituzten konpainia profesionalen lanak zabaltzea; gai sozialen aldeko apustua egiten duten lanak, gure egunerokotasunarekin bat egiten dutenak. Bide batez, programaren helburuak betetzen dituzten Nafarroako ekoizpenetan jartzen da arreta. Horrela, laugarren edizio honetan programatuko diren 54 emanaldietatik 40 Nafarroako konpainia eta artistenak izango dira.

Vianako Printzea Kultura zuzendari nagusiak zirkuituaren programazioaren aurkezpenean parte hartu du, Pello Gurbindo Nafarroako Antzoki Sareko presidentearekin eta Iker Bengotxea zirkuituko kudeatzailearekin batera.

Nafarroako Antzoki Sarearen proiektu honek Kultura eta Kirol Departamentuaren 100.000 euroko laguntza jasotzen du. Laguntza hori, parte hartzen duten espazio eszenikoek jartzen dituzten 80.000 euroekin osatzen da, eta 180.000 euro horiek guztiek konpainien lana ordaintzeko erabiltzen dira oso-osorik.

Hizkuntza Berritzaileetan Barna

Nafar proposamenen artean honako hauek topa ditzakegu: “Tránsitos” - Amico Teatro eta Acrónica Producciones, “Viejos Mundos Nuevos”  Javier Asín musikari nafarra eta Ados Teatroa konpainiaren arteko ekoizpena, “Eo!”  Estefanía de Paz Asín artistarena,  La Nave Teatro-ren “El Crimen fue en Granada”, “Kirolak” - Helena Lizari eta Laida Aldaz, “Re-Des”, Andrea Irurzun-en Dan-Zai konpainiarena, Dinamo Danza-ren “Elektrical Body” Carmen Larraz-en koreografiarekin, Circo Dabitxi-ren “La máquina y yo”, Atikus Teatro-ren “Maia” ,“Pioneras / Aitzindariak” Sayoa Belarra eta Xian Martínez-en ekoizpena, El Patio Teatro-ren “Conservando Memoria” Izaskun Fernández nafarrak protagonista duen lana eta Malaspulgas konpainiaren “Ilargiaren Atzean”, Nafarroako Antzerki Eskolak eta Iruñeko Udalak antolatutako haurrendako antzerki testuen lehiaketako 2019. edizioan lehen saria jaso zuen lana, Maialen Díaz-en testuari esker.

Nafarroatik kanpo etorriko diren lanak La niñas de Cádiz konpainiaren “El viento es Salvaje” 2020. urtean errebelazio ikuskizun onenaren Max saria jaso zuena, Markeliñe konpainiaren  “Crusoe” (Musika onenari Fetén saria 2020) María Parrato txotxongilo konpainiaren “Alas”, eta euskal gatazkaren inguruan murgiltzen den Araba-ko Pez Limbo konpainiaren “Harri Orri Ar” lana.

Publikoen Formazioan Murgilduz

Antzoki Sareak ikusleen eskaerei erantzun nahi die eta, horregatik, emanaldiekin batera bestelako jarduera batzuk ere antolatuko dira. Emanaldi gehienetan publikoarekin topaketak egingo dira, behin emanaldia amaituta, eta konpainiek beren sorkuntza-prozesuei buruz hitz egin ahal izango dute, baita besaulkietatik sortzen diren zalantza edo bitxikeriei erantzun ere.
Zenbait herritan ere bitartekaritza-jarduerak egingo dira emanaldiaren aurreko egunetan, lengoaia berri horietan sakonduko duten tailerren bidez.

Lehen asteburua

Zirkuitua asteburu honetan abiatuko da, otsailaren 27an, Zangozako Karmen-go Auditorioan taularatuko den Amico Teatro eta Acronica Produccionesen "Tránsitos" lanarekin, eta otsailaren 28an, Ribaforadako Auditorioan, Ados Teatroa eta Asinsound-en "Viejos Mundos Nuevos" lanarekin.
Zirkuituari dagokion informazioa Nafarroako Antzoki Sarearen webgunean eta sare sozialetan kontsulta daiteke.

Antzoki Sarearen Zirkuituak Nafarroako konpainien aldeko apustua egiten jarraitzen du 2021ean

Zerrendara itzuli