Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Administrazioaren Artxiboak Luis Felipe Gaztelu y Jácome arkitektoaren obra argitaratu du Artxibo Irekian

2019/10/07

Lana Arkitektura paperean proiektuaren baitakoa da.

Administrazioaren Artxiboak Luis Felipe Gaztelu y Jácome arkitektoaren obra plazaratu berri du; hain zuzen ere, Arkitekturaren Nazioarteko Astean argitaratu da. Lan berria Arkitektura paperean proiektuaren barneko ekimena da, Administrazioaren Artxiboak joan den abuztuan abiarazia.

Argitalpena Eugenio Arraiza Vilella eta Serapio Esparza San Julián arkitektoekin hasi zen, eta orain, berriz, Luis Felipe Gaztelu y Jácomeren txanda da. Hainbat proiektu zor zaizkio, hala nola Jesuiten Ikastetxea, Burlatako Gogoeta Etxea, edota Nafarroako Potasas herrixka, beste askoren artean.

Administrazioaren Artxiboak abiarazitako Arkitektura paperean proiektuaren helburu nagusia XX. mendeko nafar arkitektura zabaltzea da, artxiboko deposituetan gordeak dauden obra-proiektuen bidez. Izan ere, Artxiboan eraikuntza proiektuei buruzko dokumentu kopuru nabarmena dago gordea; beraz, egiazko erreferentzia da paisaia eraikia ikertu eta aztertzeko.

Haien guztien obra ikusgai jarri zen iaz erakusketa batean, eta orain, Artxibo Irekiko bilatzailearen bidez kontsultatu daiteke, Arkitektura esparruan zehazki.

Administrazioaren Artxiboak Luis Felipe Gaztelu y Jácome arkitektoaren obra argitaratu du Artxibo Irekian
Burlatako gogo-jardun etxea

Zerrendara itzuli