es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Administrazioaren Artxiboak emakumearen papera nafar landa munduan ikusgai egiten du

2019/07/11

Mujeres en la Agricultura Administrazioaren Artxiboak pasa den martxoan hasi zuen Emakumeak eta dokumentuak sailaren bostgarren izenburua da. Proiektu honek, zaintzen dituen funtsa dokumentalak ezagutarazi nahi ditu, arlo desberdinetako ikerketa bideak ireki eta emakumearekin erlazionatutakoak, baita emakumeek eskubideen alde lagundu zutenak omenduz. Administrazioaren Artxiboko funtsa dokumentalak interes berezia dute emakumearen papera nafar landa munduan aztertzeko.

Emakumearen presentzia nekazaritzan

Nekazaritzaren historia, era bat, emakumezkoen historia da baita ere, baina duela urte gutxi arte ez da ikerketaren objetu bihurtu. Landa munduari buruzko ikerketa gehienak gizon nekazariaren irudiaren inguruan egin dira, hainbat arrazoirengatik. Administrazioaren Artxiboak duen dokumentazioa emakumearen papera nekazaritza eta abeltzaintza ustiategien arduradun eta langile moduan aurkezten du. Era berean, XX. Mendeko 40. hamarkadatik aurrera kooperatiba eta nekazal elkarteetan izan duten parte hartzea adierazten du, baita nekazal prestakuntzarako eta ekimenetarako. Gariaren Zerbitzu Nazionalean, Kolonizazioaren Institutu Nazionalan edo Nekazaritza Kamera Sindikalan aurkitzen diren txostenak, beste batzuen artean, hauen presentziaren, garapenaren eta denbora zehar duen bilakaerareen lekuko dira.

Administrazioaren Artxiboak emakumearen papera nafar landa munduan ikusgai egiten du
San Adrian-go Conservas el Navarrico-ko argazki lagatuta, Museo de la Conserva-La Vieja fábrica-n ikusgai

Zerrendara itzuli