es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

2020. urteko Nafarroako Antzoki Sarearen zirkuituarako proposamenak egiteko epea irekita

2019/11/08

Zirkuitua, 2017. urtean Kultura Zuzendaritza Nagusiak martxan jarritako  Antzerkia Bultzatzeko Plan-aren barruan dago kokatuta, antzerkia, dantza eta bere profesionalen lan-baldintzak hobetzeko helburuarekin.  Proposamenak jasotzeko epea azaroaren 24a arte egongo da irekita eta espres sortutako Komisio Artistiko baten eginkizuna izango da aurkeztutako lanak aztertu, eta Katalogoan sartuko direnak erabakitzea.

Zirkuituaren programazioa RTN-NAS-aren bazkide diren udal espazio eszenikoetan egiten den eskaintzaren osagarri izango da, deialdiaren oinarrietan “Zirkuituaren Filosofia” bezala definitzen denari erantzunez: komertzialak ez diren kalitate goreneko proposamenak, inklusiboak eta egungo gizartearen gaiak jorratzen dituztenak.

Behin betiko Katalogoa prestatu eta gero Nafarroako Antzoki Sareak programa honen helburuei erantzuten dion programazioa landuko du, bere bazkideekin elkarlanean.

Konpainiek proposamenak egin ahal izateko bete behar dituzten baldintzak, dokumentuak eta epeak, Nafarroako Antzoki Sarearen webgunean daude eskuragarri.

http://redteatrosnavarra.com/es

2020. urteko Nafarroako Antzoki Sarearen zirkuituarako proposamenak egiteko epea irekita

Zerrendara itzuli