Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Ondare Historikoak Iruñeko katedraleko klaustroko horma-pinturak bisitariarengana hurbilduko ditu, azalpen-bideoen bidez

2020/11/12

Kultura Departamentuak QR kode baten bidez eskura daitezkeen pinturen hiru grabazio egin ditu

Iruñeko katedraleko klaustroko horma-pinturen garaiera eta kontserbazio-egoera direla eta, zaila da haien edukia eta gaia bereiztea, orain gela paperean baitaude. Hori dela eta, zaharberritze-prozesua zabaltzeko programaren barruan, Ondare Historikoaren Zerbitzuak hiru bideo prestatu ditu klaustroaren ekialde-hegoalde panden angeluan, Ate Ederraren ondoan, dauden mural guztiak azaltzeko.

Ondare Historikoak Iruñeko katedraleko klaustroko horma-pinturak bisitariarengana hurbilduko ditu, azalpen-bideoen bidez

Zerrendara itzuli