Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Akzio kulturala

Kultur Ekintza Zerbitzuaren eginkizuna da abian jartzea kultura eta arte sektoreen (ikus-entzunezkoen, arte eszeniko eta musikalen eta arte plastiko eta ikusizkoen) sorrera, hedapena eta sustapena bultzatzeko programak. Era berean, laguntza  ematen du Nafarroako toki erakundeen  kultura jardueran eta Nafarroako kultura sektorearen prestakuntzan, profesionalizazioan eta hedapenean. Eta, azkenik,  Nafarroako kultura eta sormen industriak sustatzeko plan bat betetzen du, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren barruan (RIS3).

Zehaztutako helburuak lortzeko, honako hauek egiten dira: zabalkunde programa propioak, norgehiagokako dirulaguntza deialdiak, dirulaguntza izendunak, entitateekiko lankidetza-hitzarmenak eta abar.