Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Hamalau Gehiago

Nafarroako Museoa - Iruña

2021/10/06 - 2022/03/06

Aldi baterako erakusketa, erositako obra garaikide berriena.

Nafarroako Museoak 'Hamalau gehiago' aldi baterako erakusketa inauguratu du, 2020an erositako hamalau obra berriak ezagutzera emateko. Erakusketak, urriaren 6tik 2022ko martxoaren 6ra arte bisitatu ahal izango dena, sortu berri diren piezak (2004 eta 2020 artekoak) ditu, formatu artistiko desberdinetakoak: argazkigintza, eskultura, pintura, eta erakundean gutxi dauden diziplinak: hala nola, bideo sorkuntza edo instalazio performatikoa).

Erosketen autoretza honako artista nafar hauena da: Alfonso Ascunce, Alicia Osés, Amaia Molinet, Angela Moreno, Clemente Bernad, Elba Martínez, Fermín Jiménez Landa, Greta Alfaro, June Crespo, Lorea Alfaro, Miren Doiz, Patxi Araujo, Teresa Sabaté eta Txuspo Poyo.

Bilatzailea