Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Enrique Martín-Laguna, organoa

Organo Musika Nafarroan

Tuterako Katedrala - Tudela

2020ko urriaren 31a, larunbata - 19.00etan

Enrique Martín-Laguna, organoa

Enrique Martín-Lagunak noizean behingo programa eskainiko digu, organo iberiko barrokoaren ospe garaiko musika-obrek osatua, inprobisazioekin eta berak sortu berria duen obrarekin batera. Horretarako, Tuterako Katedrala aparteko esparrua da, eta, ezbairik gabe, giro oso berezian murgiltzen laguntzen du.

Sarrera doan edukiera bete arte (73 jende). Ordubete aurretik sartzen hasi behar da.

COVID-19 neurriak direla-eta, Enrique Martín-Laguna organistak Tuterako katedralean, urriaren 31n, emango duen kontzertuaren hasiera 19:00etara aurreratu da.

Kontzertua Navarra Televisión katean emango da 2020ko azaroaren 7an (22:00) eta 8an (16:00).


PROGRAMA

Atzoko eta gaurko musika idatzia eta inprobisatua

Enrique Martín-Laguna (1990)
Inprobisazioa: 
Las Vacas-en gaineko diferentziak [3’]
Antonio de Cabezón (1510 - 1556)
Laugarren tonuko tentua [4’]
La Dama le demandaren gaineko diferentziak [3’]
Enrique Martín-Laguna (1990)  
Inprobisazioa: 
Bosgarren tonuko tentua [5’]
Francisco Correa de Arauxo (1584-1654)
Erregistro erdiko tentua, baxoikoa, bederatzigarren tonukoa [4’30’’]
Enrique Martín-Laguna (1990)
Inprobisazioa: 
Eskuin eskuko tentua [4’]
Pablo Bruna (1611-1679)
Faltsuen tentua, 2. tonukoa [5’30’’]
Enrique Martín-Laguna (1990)
J.L.E.ren inprobisazio baten gaineko diferentziak [7’]*

* Erabateko estreinaldia
Francisco Correa de Arauxo (1584-1654)
Hamargarren tonuko tentua [5’30’’]
Hugo Distler (1908 - 1942)
Dreifsig Spielstücke für Kleinorgel op.18 3. Gehende [4’]
Juan Cabanilles (1644 - 1712)
Bataila-tentua, 5. tonua, Puntu Baxua [5’]
Enrique Martín-Laguna (1990)
Publikoaren kantu baten gaineko inprobisazioa [7’]

Bilatzailea