"Ikusten dudan hau, izan zena" argazki erakusketa.
Erakusketak 1930eko hamarkadako Nafarroako historia kontatzen duten 21 lan ditu.
Horietako hamabi Gerardo Zaraguetak egin zituen (1896-1985).
Beste egileak Julio Altadill (1858-1935), José Galle (1898-1983), Pedro María Izurzu (1902-1958) eta Nicolás ARDANAZ (1910-1982) dira.
2021eko urriaren 12ra arte bisitatu ahal izango da.