Facebook pixel
Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

José Luis Echechipia, órgano

Organo Musika Nafarroan
Leireko monasterioa

2020/10/18

Jose Luis Echechipia, órgano
Leire eta hango soinu-paisaia: entzuteko opariak

Leireko Monasterioan garrantzi handia ematen zaio musikari, bai ahotsaren, bai organistikaren aldetik. Hori gutxi balitz, inguruak ere erakarpen handiko soinu mordoa du. Elementu horien guztien artean, berezitasun eta edertasun handiko soinu-paisaia eratzen da. José Luis Echechipíak, Leireko organista titularrak, interpretatuko duen programak Leireko musika eta soinu giroa du ildo nagusi, batetik, eta hiru autoreren arteko harreman pertsonala eta musikala, bestetik: Widor, Echeveste eta Guridi.

Sarrera doan edukiera bete arte. Ordubete aurretik sartzen hasi behar da. Urriaren 18an organo-kontzertu bat eginen da igandeko meza bukatu bezain pronto. Kontzertuaren espezifikotasuna eta edukiera murriztua direla-eta (COVID-19aren hedapena saihesteko neurriak aplikatuta, 50 entzule egonen dira gehienez), antolatzaileek interesdunei eskatzen diete egoera berria aintzat hartzeko. Halaber, jakinarazten diete esparruan sartzeko ordua ere aldatzen dela: kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik izan ohi da, baina igande honetan elizkizunak ikusteko ateak irekitzearekin batera sartu ahalko zarete.


PROGRAMA

Leire eta hango soinu-paisaia: entzuteko opariak 
Kantu gregorianoa

Eduardo Torres (1872-1934) 
Ofertorioa eta “Victimae Paschali”ri buruzko sagaratzea [10’]
Monasterioko ospakizunetan dauden musikak

Charles Marie Widor (1844-1937)
Organorako sinfonia Op.42, 5. zk. [30’]
Allegro vivace
Allegro cantabile
Andantino quasi allegretto
Adagio
Toccata: Allegro
Leireko mendilerroa, Salazar eta Bardeen arteko transhumantzia

Jesús Guridi (1886-1961)
Artzain Onaren triptikoa [14’]
El rebaño
La oveja perdida
El Buen Pastor
Leireko Andre Maria, monako-erreferentzia 

Miguel Echeveste (1893-1962)
Magníficat [10’]

Bilatzailea