Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

THE BLACK LIST SOUL BAND

Kultur
Ribaforada / Barranco (Zaldun Tenplarioak kalea)

2020/09/11

The Black List Soul Band 2015ean sortu zen, Iruñeko eta Gasteizko musikariez osatuta.

Soul musikaren historiako guztiko kanta hoberenen zerrenda luzeak osatzen du errepertorioa, bertsio oso dantzagarrietan, funkaren eta bluesaren ukituekin.

Besteak beste, Joe Cocker, Aretha Franklin, The Blues Brothers, Tina Turner, James Brown eta Stevie Wonder artisten lanak biltzen ditu.

Kontzertuak ez ditugu kanten zerrenda hustzat hartzen, baizik eta hasieratik bukaerara irauten duten ikuskizun osotzat, non egiturak, kanten hautaketa, ordena eta bestelakoak pentsatuta baitaude publikoaren arreta erakartzeko, jendeak kantatzeari eta dantzatzeari utz ez diezaion bi orduz etenik gabe eskaintzen dugun dibertsioan.

Iruñeko areto eta tabernetan jotzen dugu maiz, eta Burlatako Blues Jaialdian eta herriko zenbait festatan ere parte hartu dugu; zenbait ekitaldi pribatu ere alaitu ditugu.

Honako hauek dira taldekideak: Olga Naya (ahotsa), José Rodríguez (ahotsa), Pedro Gómez de Oteo (teklatua eta musika-zuzendaritza), Pablo Elizari (baxua), Eneko Tomasena (bateria) eta Mikel Rodríguez (gitarra).

Bilatzailea