Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

THE 2 BLUES BAND

Kultur
Arguedas / Tinglao plaza

2020/09/04

Taldea 1990ean sortu zen, Iruñean, Miguel 'Lawyer' Gonzálezen (ahotsa) eta Michel 'Montgomery' Remónen (gitarra) eskutik, eta, aurrerago, kide berriak bildu ziren taldea osatzen laguntzeko. Ehunka kontzertu dira Chicago Blues gure estiloaren berme: ingelesezko eta gaztelaniazko kantak, klasiko handiak eta abesti propioak. 25 urte baino gehiagoz, DE 2 EN BLUES BAND taldeak musika afroamerikarraren kanta handienez gozatu (eta gozarazi) du, batez ere bluesaren eta soularen alorrean. Publikoarekiko komunikazioa, kontaktua eta konplizitatea bilatzea da kontua, hala denen artean gure estiloaren gorespen-festa bat bizi ahal izateko.  
Bluesa eta soula pasioz bizitzen dituen seikote bat gara, eta hori barneratu egin dugu, gure bizitzaren funtsezko zatia bihurtu arte.

Besteak beste, honako artista hauen hasierako gonbidatu gisa jo dugu: Golden Gate Quartet, Pat Travers, Dave Hole, Javier Vargas, Red House (Jeff Espinoza eta Francisco Simón), Honeyboy Hickling... Eta hauekin batera eman ditugu kontzertuak: Lucky Peterson, Mighty Sam McClain, Revolver, Blues Blaster, Big Mama eta Joan Pau Cumellas, Josetxo Goia, Ñaco Goñi y los Bluescavidas, Mr.Hurricane Band, eta beste hainbesterekin musika-jaialdietan, hala nola: Getxoko Bluesa (2001), Elorrioko Jazz eta Bluesa, Aragoiko Ritmo y Blues  (2001), Tolosa and Blues (2005 eta 2014), San Isidro Madrilen (2005), Burlatako Udazkena Blues (2007), Heineken Jazzaldia Donostian (2011 eta 2013), Burlatako Blues Jaialdia (2014), Zizurkilgo Blues Jaialdia (2015), Jazzfermin (2012) eta Fiteroko Festival Kultur jaialdia (2016). 

Hiru disko ofizial ditugu: En Directo (1998), Bluesoul (2006) eta Groovin` The Blues (2013).

Egungo taldekideak: Miguel Lawyer González: Ahotsa eta tambourrine. Alfredo Benjamín Divo Moses: Bateria eta ahotsak. Mariano Betts Berastegui: Lead guitar. Patxi O`Clock Ruiz: Harmonika, ahotsak eta gitarra erritmikoa. Sergio Longfingers Pérez: Baxua. Alberto Escualo Navascués: Hammond organoa eta teklatuak. Batzuetan, emanaldi berezietan, haize-sekzioa eta koru-egileak ere izaten ditugu.

Bilatzailea