Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

LOS STOMPERS Y NUALA IRISH DANCERS

Kultur
Tutera / Alfonso Borrokalaria plaza

2020/09/03

Irlandar musika eta dantzen gau-emanaldia

Stompers-ek 25 urte daramatzate irlandar musika jotzen Europa osoan zehar, The Dubliners talde ospetsuaren pausoei jarraituz, horiek izan baitira irlandar folk-musikaren adierazgarririk handiena. “Tribute to The Dubliners” ikuskizun berriarekin, omenaldia egin nahi diete beren heroiei, Dublinera egindako bidai musikal dibertigarri baten bidez; izan ere, hiri hura Irlandako hiriburua izateaz gain, puben eta pinten hiriburua ere bada!

Kontzertuan zehar, irlandar tabernetako abesti klasikoak adituko ditugu, hala nola Dicey Reilly, I’ll Tell Me Ma, The Wild Rover eta Whiskey in the Jar, eta, horiekin tartekatuta, abesti instrumental alaiak joko dituzte: giga, polka eta reel ospetsuak. Bitartean, abestien atzean dauden istorioak kontatuko dituzte Brian eta Dara dublindarrek, baita Dublingo bizitzaren bitxikeriak ere.

Zenbait irlandar dantza tradizional ere ikusiko ditugu; eta, haietan, Nuala Irish Dancers taldeko Polinak eta Valeriak beren abilezia erakutsiko digute, bai oinetako bigunekin, baita irlandar klakeko gogorrekin ere; mundu osoan ospetsu bihurtu da azken hori Riverdanceikuskizunari esker.

“Tribute to The Dubliners” gau-emanaldia ahaztezina izanen da, ipuinez, abestiez eta dantzez betea; orain dela mende bateko Dublinen barnako ibilaldi bat (hango etxeak, pubak, jendea eta musika) Los Stompers taldearen eskutik: The Dubliners-ek utzitako ondarearen oinordeko zuzenak.

Los Stompers

Brian O’Mahony        Gitarra akustikoa eta ahotsa
Kiko Fergananim       Banjoa, mandolina eta ahotsa
Dara Luskin               Baxu akustikoa eta ahotsa
Toni Ribas                 Flauta, bodhran-a eta ahotsa
David Holmes            Biolina

Nuala Irish Dancers

Polina Gororkhvodatskaya
Valeria Gororkhvodatskaya

Bilatzailea